Nancy Wake

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nancy Wake
Nancy Wake
Nancy Wake 1945ean.
Datu pertsonalak
Izen osoa Nancy Grace Augusta Wake
Ezizena Sagu zuria
Jaio 1912ko abuztuaren 30a
Zeelanda Berria Wellington (Zeelanda Berria)
Hil 2011ko abuztuaren 7a
Erresuma Batua Londres (Erresuma Batua)
Bikotekidea(k) Henri Edmond Fiocca (1937-1943)
John Melvin Forward (1957-1997)

Nancy Grace Augusta Wake edo Nancy Wake soilik ezaguna, edo bere senarraren abizenez Nancy Forward edo Nancy Fiocca, edo Sagu zuria ezizenez ezaguna —-Gestapok ipini zion izen hori—- (1912ko abuztuaren 30a, Wellington, Zeelanda Berria2011ko abuztuaren 7a, Londres, Erresuma Batua), britainiarrentzat espioi anetan aritu zen Bigarren Mundu Gerraren amaieran. Hasieran, Nancy Wake Frantziako Erresistentziaren mezulari jardun zuen, Maki taldeen pertsona ospetsu bihurtuz; eta aurrerago Ian Garrow kapitainaren ihes-unitatearekin bat egin zuen, aliatuen armadako ohore-domina gehien lortu zituen emakumea izatera helduz, esaterako Ohorezko Legioa, Frantziako Erresistentziaren Domina, George Domina edo Askatasunaren Domina Presidentziala. Ehunka pertsonei lagundu zien alemaniarrek okupatutako lurraldeetatik ihes egiten.

Bizitza arriskuan izan zuen gerra osoan; Gestapok bost milioi liberako saria ezarri zuen 1943an hura harrapatzea lortzen zuenarentzat. Baina Wake 2011n hil zen, 98 urte zituela.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]