Napoka Iria
Napoka Iria | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Eibar (Gipuzkoa) |
Musika mota | folk, blues, rock |
Urteak | 2005 - 2017 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Bonberenea Ekintzak |
Taldekideak | |
Miren Narbaiza Martiartu Ander Mujika Zubiaurre | |
Informazio gehigarria | |
Napoka Iria 2005 urtean Eibarren, sorturiko folk, blues eta rock musika taldea da. 2017an taldearen ibilbidearen amaiera iragarri zuen.
Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Miren Narbaiza Martiartu (Eibar) - ahotsa eta gitarra akustikoa
- Ander Mujika Zubiaurre (Elgoibar) - gitarra elektrikoa, fagota, ukelelea...
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2005 urtean Miren eta Ander elkartu ziren eta 2006an maketa bat argitaratu zuten, Napoka Iria. Tarte luze samarra pasa bazen ere bi diska plazaratu zituzten ondoren Lehertarazi edifizioak (2011) eta Arnasten ikasteko berriz (2013). Kontzertuak emateko garaian bi formatu jorratu zituzten, bata Napoka Iria bera, bikoteak eskeinitakoa, eta bestea Napoka Band izena zuena, Willis Drummond eta Andrakan taldeetako kide batzuek lagunduta.
2014-15 denboraldian Euskal Telebistako Tumatxak saioko atal bakoitzean Miren eta Anderrek zegokien talde edo abeslariaren kantu ezagunenaren bertsio akustikoa egin zuten, Aitormena[1] (Hertzainak), Arratsalde honetan (Sorotan bele), Loa Loa (Amaia Zubiria), Aitarik ez dut (Errobi)...
2017an ibilbidearen amaiera iragarri zuten. Azken kontzertua Eibarko Coliseo antzokian izan zen uztailaren 7an[2].
2017an bertan Miren Narbaizak MICE izenarekin bere lehen bakarkako diska atera du.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Diskak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Napoka Iria (autoekoizpena, 2006)[3] - maketa
- Lehertarazi edifizioak (Bonberenea Ekintzak, 2011)[4]
- Arnasten ikasteko berriz (Bonberenea Ekintzak, 2013)[5]
Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Itzal itzazu argiak #2 (autoekoizpena, 2013) - 2 abesti
- Arrakalak (autoekoizpena, 2014) - abesti bat
Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ametsen txokoan (Ataramiñe, 2013)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ EiTB. (2013-09-12). Hertzainak-en 'Aitormena', Napoka Iria-ren eskutik. (Noiz kontsultatua: 2017-06-18).
- ↑ «Napoka Iria taldeak agur esango du Eibarren azken kontzertua jo ondoren» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-06-18).
- ↑ Napoka Iria. (Noiz kontsultatua: 2017-06-18).
- ↑ Lehertarazi edifizioak. (Noiz kontsultatua: 2017-06-18).
- ↑ Arnasten ikasteko berriz. (Noiz kontsultatua: 2017-06-18).