Naturaren Aldeko Mundu Funtsa
Naturaren Aldeko Mundu Funtsa (WWF) nazioarteko gobernuz kanpoko erakunde bat da, ingurumenaren kontserbazioari, ikerlanei eta oneratzeari buruzko gaietan lanean diharduena. Lehen, Basa Bizitzaren Mundu Funtsa (ingelesez, World Wildlife Fund) zuen izena, eta horixe du oraindik ere izen ofiziala Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan. Munduko erakunde kontserbazionista beregain handiena da, bost milioi bazkide baino gehiago baititu mundu osoan. Munduko 90 estatutan lan egiten du, kontserbaziorako eta ingurumenerako 1300 bat proiektu aurrera eramateko.[1]
Irabazteko asmorik gabeko erakundea izaki, bere diru sarreren % 60 inguru lortzen ditu gizabanakoen dohaintzetatik. Diru sarreren % 45 datozkio Ameriketako Estatu Batuetatik, Erresuma Batutik eta Herbehereetatik.[2]
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ (Ingelesez) Naturaren Aldeko Mundu Funtsaren webgunea, proiektuei buruzko atala.
- ↑ (Ingelesez) Naturaren Aldeko Mundu Funtsaren webgunea, datu garrantzitsuak laburbiltzen dituen atala.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) Panda.org, Naturaren Aldeko Mundu Funtsaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) WWF Españaren webgunea.
- (Frantsesez) WWF Franceren webgunea.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |