Nazioarteko Izendapen Komun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nazioarteko Izendapen Komuna, NIK, (baita INN ere, ingelesezko International Nonproprietary name) izenaz ezaguna, substantzia farmakologiko baten (sendagaia zein droga) izen ofizial ez-komertziala edo generikoa da. Osasunaren Mundu Erakundeko Nomenklatura Batzordeak WHA3.11 ebazpena eman zuen 1950ean, eta 1953an argitaratu zen lehen zerrenda. NIK duten 7.000 substantzia inguru daude, eta urtero 120 eta 150 bitartean gehitzen dira.

Substantzia farmazeutiko batek hainbat izen kimiko, ikerketa-kode bat edo gehiago, sinonimo, izen ofizial bat (gutxienez) eta hainbat herrialdetan erregistratutako izen edo marka komertzialak izan ditzake. Medikuntzan zein izen den egokiena aukeratzeko, izen farmakologikoa (zehazki, NIK Nazioarteko Izendapen Komuna) eta izen komertziala aukeratu behar dira. NIKaren zehaztasuna, uniformetasuna eta nazioarteko onarpena direla eta, hainbat herrialdetako medikuen arteko komunikazio-bide ezin hobea da; beraz, funtsezkoa da dokumentu ofizialetan eta argitalpen medikoetan.

NIKaren bidez, hainbat herrialdetako osasun-agintariek sendagaien formulario nazional bat egin ahal izan dute, sendagaien erosketak eta preskripzioak bateratzeko, bai eta haien ekoizpenaren eta elaborazioaren kalitatea errazteko ere. Estatu Espainolean Espainiako Izendapen Ofiziala (DOE) usatzen da. Estatu frantsesean ezinbesteko da NIK erabiltzea sendagaiak preskribatzeko softwareetan[1].

Europako Batasunak 92/27/CEE Zuzentarauaren bidez NIK erabiltzea gomendatzen die Batasuneko herrialde guztiei[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Décret n° 2014-1359 du 14 novembre 2014 relatif à l'obligation de certification des logiciels d'aide à la prescription médicale et des logiciels d'aide à la dispensation prévue à l'article L. 161-38 du code de la sécurité sociale | Legifrance. https://www.legifrance.gouv.fr/jorf/id/JORFTEXT000029761800.
  2. Directive 92/27/CEE du Conseil, du 31 mars 1992, concernant l'étiquetage et la notice des médicaments à usage humain. https://eur-lex.europa.eu/legal-content/fr/ALL/?uri=CELEX:31992L0027.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]