Nazioen Liga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nazion Ligako kideak

Nazioen Liga (ingelesez League of Nations, frantsesez Société des Nations) Lehen Mundu Gerraren osteko Parisko Bake Biltzarraren ondorioz sortutako nazioarteko erakundea izan zen.

Desarmatzea, elkarren arteko segurtasunaren bidez gerra saihestea, negoziazioaren bidez herrialdeen arteko gorabeherak konpontzea eta elkarren aberastasuna sustatzea ziren erakundearen helburuak. Ligaren atzean zegoen diplomazia-filosofiak aurreko 100 urteko nazioarteko harremanetan aldea markatu zuen. Hala ere, Ligak ez zuen inolako indar-armaturik, eta, beraz, garaiko herrialde boteretsuen esku utzi behar izan zuen bere ebazpenak betetzeko autoritatea.

Hainbat arrakasta (eta 1920ko hamarkadaren hasierako zenbait porrot ere), azkenean Ligak ezin izan zuen Ardatzaren erasorik geldiarazi, eta mundu mailako beste gerra bat, Ligak kosta ahala kosta saihestu behar zuena, piztu zen berriro. Gatazka amaitutakoan, Nazio Batuen Erakundea sortu zen Nazioen Liga ordezkatzeko, eta Ligak sortutako zenbait agentzia eta erakunde bereganatu zituen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazioen Liga Aldatu lotura Wikidatan