Parisko Bake Biltzarra (1919)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ezkerretik eskuinera: Erresuma Batuko David Lloyd George, Italiako Vittorio Orlando, Frantziako Georges Clemenceau eta AEBetako Woodrow Wilson.

Parisko Bake Biltzarra Lehen Mundu Gerrako herrialde garileek eratutako biltzarra izan zen, garaitutakoekin bake-hitzarmenak ados zitzaten. Bilerak 1919ko urtarrilaren 18an hasi ziren, eta, geldiuneak geldiune, 1920ko urtarrilaren 21 arte iraun zuten. Hogeita bederatzi herrialdetako diplomatikoak bildu ziren, bakoitzak bere eskaerak zituela, baina erabaki nagusiak "Lau Handiek" hartu zituzten: AEBetako Woodrow Wilson, Erresuma Batuko David Lloyd George, Frantziako Georges Clemenceau eta Italiako Vittorio Orlando. Alemaniako eta Errusiako ordezkaririk ez zen gonbidatu parte hartzera.

Negoziazioek Europako hiru inperioen amaiera ekarri zuten: Alemaniarrarena, Austria-Hungariarrarena eta Otomandarrarena. Alemania, gainera, gerraren erruduntzat hartu zen, eta, horren ondorioz, kostu guztiak ordaintzera kondenatu zuten. Halaber, Europan estatu berriak agertzea ahalbidetu zen: Txekoslovakia eta Jugoslavia sortu ziren, eta Polonia birsortu. Woodrow Wilsonen ekimenez, Nazioen Liga eratu zen, munduko nazioen arteko gatazkak modu baketsuan konpon zitezen.

Bake-hitzarmenak herrialdez herrialde sinatu ziren:

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Parisko Bake Biltzarra (1919) Aldatu lotura Wikidatan