Nefrona

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nefronaren eskema:
1. Glomerulua, 2. Arteriola eferentea
3. Bowmanen kapsula, 4. Tubulu proximala
5. Azaleko hodi biltzailea, 6. Tubulu distala
7. Henleren lakioa, 8. Belliniren hodia
9. Kapilar peritubularra
12. Arteriola aferentea
13. Aparatu justaglomerularra

Nefrona giltzurrunaren oinarrizko unitate anatomiko eta funtzionala da, odola garbitzeaz arduratzen dena. Bere funtzioa odola iragaztea da, beharrezkoa dena birxurgatu eta behar ez dena gernuaren bidez kanporatuz. Giltzurrunaren azalean kokatzen da.

Giltzurrun batek milioi bat nefrona inguru ditu. Giltzurrunaren funtzioa mantentzeko ez dago nefrona guztien beharrik, horregatik batzuk ez dira funtionalak. Hala ere, nefrona funtzional batek kalteren bat jasaten badu, eraberritzen ez denez, ordurarte funtzionala izan ez den bat jartzen da lanean. Bestalde, gizakia giltzurrun bakar batekin bizitzeko gai dela esan behar da.

Nefrona bi ataletan banatzen da:

  • Giltzurrun korpuskulua. Glomeruluak eta berau inguratzen duen Bowmanen kapsulak osatzen dute. Glomerulua kapilareen multzo bat da. Glomerulu eta Bowmanen kapsularen artean hutsune bat dago. Hutsune horretara glomerulutik likidoa pasatzen da, ondoren Bowmanen kapsulara iragaziz.
  • Giltzurrun tubulua. Bowmanen kapsulatik giltzurrun tubulua ateratzen da. Hodixka honek hiru zati nagusi ditu:

Nefrona guztiaren hodixka biltzaileak hodi biltzaile bakar bat eratuz elkartzen dira. Hodi honek giltzurrun pelbisean husten du daukan likidoa.

Nefronaren hodiaren paretak epitelio zelulez osaturiko geruza bakar batez osatuak dira, nahiz eta zelulen eta zelula arteko lotuneen egiturak ez diren berdinak eta zeregin desberdinak bete ditzaketen nefronan zehar. Esan behar da, bestalde, hodi biltzaileak ez direla nefronarenak berez, enbrioi jatorri desberdinekoak baitira.

Nefronaren egitura zein den ikusirik, aise ulertzen da giltzurrunaren azalaren eta muinaren arteko aldea. Azalak bikor itxura du hark hartzen dituelako bere baitan nefronen glomerulu guztiak eta tubulu proximalen eta distalen atal bihurgunetsu guztiak. Muina Henleren lakioez eta hodi biltzaileez osatua da, eta ibilbide zuzen samarra egiten dute osagai horiek.

Nefrona motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi eratako nefronak daude, kortikalak eta muinaren albokoak. Glomeruluak giltzurrun azalean duen kokagunea eta Henleren lakioaren sakontasuna dira bi nefrona moten arteko desberdintasunak. Nefrona kortikalek kanpoaldeko azalean dituzte beren glomeruluak, eta lakioak oso laburrak dira. Muinaren albokoetan, aldiz, azalaren barnealdean daude glomeruluak eta lakioak oso sakonera iristen dira, ia piramideetaraino.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]