Nerbio hipogloso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerbio hipogloso
Xehetasunak
Honen parteNerbio-sistema
Identifikadoreak
Latineznervus hypoglossus
MeSHA08.800.800.120.330
TAA14.2.01.191
FMA50871
Terminologia anatomikoa

Nerbio hipoglosoa XII. garezurreko nerbioa da, eta mihiaren muskulu intrintseko eta estrintseko guztiak (hioglosoa, estiloglosoa eta genioglosoa) inerbatzen ditu, nerbio bagoak inerbatzen duen palatoglosoa izan ezik. Nerbio hau somatomotorea da soilik. Hipoglosoaren nukleoak neurona motore handiz osatutako nukleo bat osatuko du 4. bentrikuluaren oinaldean: nerbio hipoglosoaren trigonoa, eta hau izango da nerbioak enbor entzefalikoan izango duen jatorria. Bere zuntzen kopuru txiki bat, behera egin eta hipoglosoaren hobia edo hobi prekondileoaren bidez, lepora iristen da. Azkenean, berriro ere mihiaren muskuluetara abiatzen da. Bi nerbio hipogloso izango ditugu gorputzean, eskuineko bat eta ezkerreko bat.

Hizketan eta irensketan parte hartzen duten muskuluen kontrola eramatea da nerbio honen funtzioa, mihiaren itsasketa eta alde batetik besterako mugimenduak barne. Nerbio honek jasan ditzazken kalteak hizketarako gaitasunean eta mihiaren itxuran eragin dezakete. Normalean kalte hauek traumatismoen, kirurgiaren edota gaixotasun neuronal motoreen ondoriozkoa.

Nerbio honi buruz gordetzen den lehen deskribapena Herofilok egina da, KA hirugarren mendean. Hipogloso izenaren jatorria, mihiaren azpitik igarotzen den nerbio delan datza: hipo (grezieraz: "under""azpitik") eta glossa (grezieraz: "tongue" "mihi").

Nerbio hipoglosoak 7 adar albokide ditu:

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio hipoglosoa enbor entzefalikoaren azpiko mailatik,[1] oliba eta piramidea banatzen dituen erraboileko aurre alboko ildoaren[2] mailako bizkarmuinetik ateratzen diren zuntz kopuru txikiek osatzen dute. Nerbioa espazio subaraknoideotik pasako da eta  dura materra zulatuko du gertu hipoglosoaren kanalaren gertutik, hezur okzipitalera irekiz.[3]

Hipogloso nerbioaren erroak, erraboileko aurre-alboko ildotik ateratzen dira, ondoren fusionatu eta nerbio bakarra osatzeko.https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home

Ondoren hipoglosoaren kanaletik atera eta adar meningeo bat emango du.

Gainera bere zuntz batzuk C1aren  aurrekoa adarraren zuntz batzuekin fusionatuko dira. Hori nerbio bagoaren eta nerbio laguntzailearen bizkarmuineko banaketatik gertu abiatuko da, eta hipoglosoaren euskarriaren goiko heldulekua osatuko dute. Bere beste zuntz batzuk C2 eta C3 mailetako nerbio espinalen zuntzekin fuisonatu eta hipoglosoaren eukarriaren beheko heldulekua osatuko dute, horretatik ateratako zuntzek, muskulu infrahioideoak inerbatuko diuzte. Aipatutako C1, C2 eta C3ren zuntzekin fusionatutako zuntzek hipoglosoaren euskarria sortzen dute, atal hipogloso eta atal zerbikala dituena. Nerbioaren gainontzeko zuntzen beherantz jarraituko dute, nerbio bagoaren atzetik eta espiralak beherantz atzean  barneko arteria karotidaren eta barneko zain jugularraren artetik igarotzen da, leka karotideoaren gainetik.[3]

Barailaren beheko angeluaren mailan, nerbioa muskulu digastriko aren atzeko sabelaren atzetik aterako da.[3] Ondoren arteria okzipitalaren inguruan biratu eta barailaren azpiko eremuan zehar aurrera egiten du. Bere ibilbidea muskulu hioglosoarekiko lateral eta  estiloioideoarekiko eta mihi nerbioarekiko medial egingo du.[3] Muskulu genioglosoarekiko sakon jarraituko du mihiaren erpinera arte. Bere ibilbidean zehar mihiko muskulu intrintseko eta estrintsekoentzako adarrak emango ditu, lehen aipaturiko muskulu hiogloso, estilogloso eta genioglosoa inerbatuz.[3]

Erraboilaren sakontasunean dagoen hipoglosoaren nukleo eragile somatikotik ateratzen diren hipoglosoaren zuntzak.https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home

Enbor entzefalikoko hipoglosoaren nukleoak bi kortex motoreetatik seinaleak jasotzen ditu baina, seinale kontralaterala gailentzen da, mihiaren inerbazioa funtsean lateralizatua egongo da.[4] Mihiko hartzaile neuromuskularren seinaleak nerbio hipoglosoaren bidez bidaiatzen dute  mihi nerbiora arte. Eta honek informazioa mesentzefaloko trigeminoaren nukleora eramango du.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio hipoglosoa lehenengo somiten bikotetik eratorria da (somitak: enbrioiaren gorputzaren garapenaren ardatz nagusia eratuko duten mesodermo pilaketak dira).[5] Hauetatik sortutako muskulaturak  hipoglosoaren korda izena jasotzen du, lehen lau somita okzipitalen bikoteen miotometatik eratorria. [6][7] Nerbioa lehenengoz garapenaren laugarren astean izango da ikusgai, nerbio bakarra osatu duten zuntzen multzo moduan, mihiarekin kontaktua ezarriz bostgarren asterako.[8]


Hipoglosoaren nukleoa enbrioiaren bikarrezur erraboileko oinalde plakatik eratorria da, hau da nukleo eragile somatikoa da.[9][10]

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio hipoglosoaren eta bere inerbazioaren ituen irudi eskematikoa.

Nerbio hipoglosoak mihiaren muskulu estrintsekoen inerbazioa darama: genioglosoarena, hioglosoarena, esiloglosoarena, eta baita bere muskulu intrintsekoena ere.[11] Horiek guztiak mihiaren muskulu guztiak adierazten dituzte muskulu palatoglosoa izan ezik

Nerbio hipoglosoa nerbio somatiko eferente orokor (SEO) motako nerbioa da.

Muskulu hauek mihiaren mugimendu eta manipulazioan parte hartzen dute. Ezkerreko eta eskuineko genioglosoak dira batez ere mihiaren ateratzea eragiten duten muskuluak. Mihiaren sabelaldearen aurre eta atzealdean ezarritako muskuluak dira mihiaren protrusio eta alboraketa kontralateralaren eragile nagusiak.[3] Nerbio hipoglosoak ere ahoaren garbiketan eta listuaren fluxuan inplikaturiko mugimenduetan parte hartuko du, beste mugimendu inboluntario batzukin batera. 

Hipoglosoaren nukleoak elkarrekintzak ezartzen ditu formazio erretikularrarekin, hainbat erreflexu eta jarduera automatikoren kontrolean parte hartzen duena. Honez gain, hizkerarekin eta ahosketarekin erlazionatutako mugimendu inkonszienteen kontrolerako jatorri kortikonuklearreko zuntz batzuen laguntza jasoko du.

Kliniko garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaltea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio hipoglosoaren kalteak arraroak dira. Hala ere ematen diren kasuen artean ohikoena tumoreengatiko konpresioak dira. Beste hainbat arrazoi daude nerbio honen kaltea eragiten dutenak. Besteak beste, kalte kirurgikoak, kolpe medularrak, esklerosi anizkoitza, Guillain-Barre sindromea, infekzioak, sarkoidosiak etab. Kaltea alde batean ala bietan eman daiteke, eta honen arabera sintomak agertuko dira. Nerbioak duen beste egiturekiko hurbiltasuna dela eta (arteriak, zainak, beste nerbioak) oso arraroa izango litzateke kaltea nerbioan soilik ematea. Esate baterako, ezkerreko eta eskuineko nerbio hipoglosoko kalteengatik aurpegi nerbio eta nerbio trigeminala kaltetu daitezke. Honen ondorioz, ahoko muskulatura konprimitu daiteke eta hitz egiteko zailtasunak eragin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12. https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]