Nerea Etxegibel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerea Etxegibel

Bizitza
JaiotzaDurango1964ko abuztuaren 2a (59 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Nerea Etxegibel Alberdi (Durango, Bizkaia, 1964ko abuztuaren 2a) bizkaitar atleta da.

Nerea Etxegibel Durangoko Kurutziaga ikastolako ikaslea izan zen umetan, ondoren Durangoko Institutuan jarraitu zuen ikasten eta Madrilgo Unibertsitatean IVEF lizentziatura lortu zuen.

Kirolari Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangoko Institutuan zebilela Kurutziaga ikastolan atletismoan entrenatzen zen taldera batu zen, 1979-80ko denboraldian. Hasieran denetarik egin zuen, atletismoak ematen duen aukeren artean: pisu-jaurtiketa, krossa, 300 m. lauak… baina hesi-frogetan ondo moldatzen zela eta, ildo horri heldu zion: 300 m hesi, 400 m hesi, baina batez ere 100 m hesi-lasterketan aritu izan zen.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1981ean Espainiako Junior mailako Txapelduna, 100 metroko hesi-lasterketan.
  • 1982an Espainiako Junior mailako Txapelduna, 100 metroko hesi-lasterketan.
  • 1982an Espainiako Junior mailako Txapelduna, 60 metroko hesi-lasterketan pista estalian.
  • 1983 Euskal Errekorra 400 metroko hesi-lasterketan.

Argitalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Atletismoko espezialitateak eta haien ikasprozesua. Kirola, Didaktika (ELHUYAR 2010)

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]