Neutrofilo
Wikipedia(e)tik
Neutrofiloak edo granulozito neutrofiloak leukozitoen mota ugariena dira. Normalean 2.500-7.500/ml-ko daude odolean.
Funtzio defentsiboa daukate, infekzio, hantura eta bestelako erasoetatik babestuz. Fagozitosi egiteko ahalmena dute (fagozitoak baitira).
Infekzio bat dagoenean haien kopurua nabarmen handitzen da (bikoiztu edo hirukoiztu egiten baita).
Odolean egun gutxi irauten badute ere, haien ekoizpen-abiadura hezur-muinean itzela da, 80 milioi sortzen baitira minutuko.
Lotutako gaixotasunak [aldatu]
Neutrofiloen kopuru urriak neutropenia izena hartzen du, eta normalean ikusten da immunitate-sistemaren gabeziekin.