New York Yankees
| New York Yankees | |
|---|---|
| Aurreko izenak | Baltimore Orioles (1901-1902) New York Highlanders (1903-1910) (jatorrian "estatubatuarrak" bezala ere ezagutua) |
| Ezizenak | Bronxeko bonbardariak, Yanks, Gaizkiaren Inperioa, Eneak, Ene I Grekoak |
| Sorrera | 1901 (Baltimoreko frankizia bezala) 1903tik New Yorken |
| Liga | Liga Amerikarra |
| Dibisioa | Amerikar Ligako Ekialdeko Dibisioa |
| Estadio | Yankee Stadium |
| Irekiera | 2009 |
| Edukiera | 50.291 |
| Presidente | |
| Managerra | |
| World Series | 1923 • 1927 • 1928 • 1932 • 1936 • 1937 • 1938 • 1939 • 1941 • 1943 • 1947 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 • 1953 1956 • 1958 • 1961 • 1962 • 1977 • 1978 • 1996 • 1998 • 1999 • 2000 • 2009 |
| Denboraldia | 2009 |
| Postua | Munduko Beisbol Sailaren garaileak |
| Webgune ofiziala | |
New York Yankees (New Yorkeko Yankiak euskaraz) AEBetako Beisbol Liga Handietako beisbol talde profesional bat da. Egoitza New Yorken du. Amerikar Ligako Ekialdeko Dibisioan jokatzen dute.
"Yankees" izena taldea bertako zati den estatubatuar ligako "estatubatuar" hitzaren aldaera batetik sortu zen. Izen hau, sarri, Yanksera laburtzen da. Baina ezizen nagusia "Bronxeko Bonbardariak", edo soilik "Bonbardariak" da, euren egoitzari eta bere historiako bateatzaile bikainei erreferentzia egiten diena. Gutxiago erabiltzen diren beste ezizen batzuk ere baditu, "Bronxeko garaileak" edo Pinstripers kasu, azken honen kasuan etxeko partiduak jokatzen dituenean erabiltzen duen jantzi ikonikoagatik.
Kritikoek, sarri, talde honi eta antolakuntzari, "Gaizkiaren Inperioa" bezala erreferentzia egiten diote, talde honen arerio nagusia den Boston Red Soxeko presidentea den Larry Luchinok The New York Times egunkariarekin eginiko elkarrizketa batean emandako izena. 1970eko hamarkadan erabilitako beste izen zurrunbilotsu bat "Bronxeko zoologikoa" da, taldearen aurka daudenek batzuetan erabiltzen dutena, baita "Yanki Madarikatuak" ere, azken hau, izen bera den musika lanaren ondorioz. Ezizen guzti hauek bere fanek hartu dituzte.
Amerikar Ligako zortzi frankizietako bat bezala, taldea, jatorrian, Maryland estatuko Baltimore hirian ezarri zen 1901ean. Garai hartan taldea Baltimore Orioles deitu zen (ez da egungo Baltimore Oriolesekin nahastu behar, talde hau, jatorrian, 1901ean Milwaukee Brewers izan baitzen), New Yorkeko Manhattanera 1903an joan zirenak.
Kanpo loturak [aldatu]
- New York Yankees taldearen webgune ofiziala (Ingelesez)