Texas Rangers (beisbol taldea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Texas Rangers
Aurreko izenak Washington Senators (1961-1971)
Sorrera 1961
Liga Liga Amerikarra
Dibisioa Amerikar Ligako Mendebaldeko Dibisioa
Estadio Rangers Ballpark in Arlington
Irekiera 1994
Edukiera 49.170
Presidente Chuck Greenberg
Nolan Ryan
Managerra Ron Washington
World Series Ez
Webgune ofiziala

Texas Rangers (Texasko Zaindariak euskaraz) Beisbol Liga Handietako talde bat da. Euren egoitza Texasko Arlingtonen dute, Dallas/Fort Worth Metroplexeko aldiri bat, non frankizia Washington Hiria 1971n utzi ondoren ezarri zen. 11 urtez Washington Senators izenarekin jokatu zuen (ez da 1960 arte izen horrekin hiri horretan jokatu zuen taldearekin nahastu behar: frankizia hori Minnesotara joan zen, Minnesota Twins izena hartuz). Amerikar Ligako Mendebaldeko Dibisioan jokatzen dute.

2010eko abuztuan, frankiziaren jabetza, ia hondoratua zegoena, Hicks Sports Group (kirol frankizien enpresaburua den Tom Hicksena) taldearen eskuetatik Chuck Greenberg, Pittsburgheko kirol abokatu bat dena eta Rangerseko jokalari ohia zen Nolan Ryanen eskuetara pasa zen, betetzen ia zortzi hilabete eman zuen operazio gorabeheratsu batean.

2010eko urriak 22an lehen aldiz Munduko Sailean sartzea lortu zuen New York Yankees taldea 4-2 amaitu zen sail batean garaitu ondoren. Ondoren, 2010eko Munduko Beisbol Saila galduko zuten San Francisco Giants taldearen aurka 4-1eko emaitzarekin. 2011n berriz ere irabazi zuten Amerikar Liga Detroit Tigers gaindituz, baina, oraingoan ere, Munduko Sailean galdu egin zuten, oraingoan St. Louis Cardinals taldearen aurka.

Texas Rangers taldean jokatu duten jokalari izar eta ezagunetako batzuk honakoak dira: Nolan Ryan, José Canseco, Rafael Palmeiro, Sammy Sosa, Iván Rodríguez, Juan González, Cliff Lee, Josh Hamilton, Bengie Molina, Nelson Cruz, Michael Young, Vladimir Guerrero, Alex Rodríguez, Rusty Green, Dean Palmer, Kevin Brown, Julio Franco, Darren Oliver, Mark Texeira, Buddy Bell, Rubén Sierra, José Guzmán, John Burkett, Mike Tettleton, John Wetteland, Andrés Galarraga, eta Will Clark, beste batzuen artean.

Txantiloi:Commonskt

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Texas Rangers (beisbol taldea) Aldatu lotura Wikidatan