Nicolas Frantz
Nicolas Frantz (Mamer, 1899ko azaroak 4-1985eko azaroak 8) txirrindulari luxenburgotar bat izan zen, profesionala 1923 eta 1934 artean, denbora horretan 60 garaipen lortu zituelarik.
Luxenburgoko historian garaipen gehien lortu zituen txirrindularietako bat izan zen. Luxenburgoko txapeldun izan zen hamabi urtez jarraian, profesional bezala eman zituen guztietan. Munduko txapeldun izaten ere saiatu zen, baina zilarrezko domina bat eta brontzezko beste bat baino ezin izan zituen lortu.
Ospea Frantziako Tourrak eman zion, bi urtez jarraian irabazi ondoren, 1927 eta 1928an, beste bi aldiz bigarren amaitzeaz eta 20 etapa garaipen lortzeaz gain (horietako 4 taldekako erlojupekoak).
Txirrindularitza profesionaletik erretiratu ondoren kirol zuzendari bihurtu zen, bere agindupean beste txirrindulari luxenburgotar bat izan zuelarik: Charly Gaul.
Palmaresa [aldatu]
1923
1924
- Luxenburgoko txapelduna
- 2. Tourrean eta 2 etapa
1925
- Luxenburgoko txapelduna
- 4. Tourrean eta 4 etapa
1926
- Luxenburgoko txapelduna
- 2. Tourrean eta 4 etapa
- 1926ko Euskal Herriko Itzulia eta 2 etapa
1927
- Luxenburgoko txapelduna
- 1927ko Frantziako Tourra eta 3 etapa
- Paris-Brusela
1928
- Luxenburgoko txapelduna
- 1928ko Frantziako Tourra eta 5 etapa
- 1928ko Euskal Herriko Itzulian etapa 1
1929
- Luxenburgoko txapelduna
- Paris-Tours
- 5. Tourrean eta 2 etapa
- 2. Munduko Txirrindularitza Txapelketan
- Etapa 1 1929ko Euskal Herriko Itzulian
1930
- Luxenburgoko txapelduna
1931
- Luxenburgoko txapelduna
- 2 etapa Alemaniako Itzulian
1932
- Luxenburgoko txapelduna
- 3. Munduko Txirrindularitza Txapelketan
1933
- Luxenburgoko txapelduna
1934
- Luxenburgoko txapelduna
| Aurrekoa Lucien Buysse |
Frantziako Tourraren irabazlea 1927 eta 1928 |
Ondorengoa Maurice De Waele |