Luxenburgo (hiria)
|
Luxenburgo |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Lëtzebuerg | ||
| Frantsesez | Luxembourg | ||
| Estatua | |||
| Barrutia Kantonamendua |
Luxenburgo Luxenburgo |
||
| Koordenatuak | 49°36′42″N 6°7′48″E / 49.61167°N 6.13°EKoordenatuak: 49°36′42″N 6°7′48″E / 49.61167°N 6.13°E | ||
| Eremua | 51,46 km2 | ||
| Garaiera | 230-402 m | ||
| Biztanleria | 100,000 bizt. (2010) | ||
| Dentsitatea | 1,94 bizt./km² | ||
| http://www.vdl.lu/ | |||
Luxenburgo hiria (luxenburgeraz Lëtzebuerg, alemanez Luxemburg, frantsesez Luxembourg) Luxenburgoko eta izen bereko barruti eta kantonamenduetako hiriburua da. Ohiko hizkeran d'Stad izena ematen zaio ("hiria" luxenburgeraz) eta batzuetan "Iparraldeko Gibraltar" edo "Europako bihotz berdea" (gotorleku eta berdeguneengatik). Alzette eta Pétrusse ibaien elkargunean kokatua dago. Metropoli guneak 103.973 biztanle ditu eta Hesperange, Sandweiler, Strassen eta Walferdange daude barnean.
Europako bosgarren finantzagunea da[1]. Gainera, Europar Batasuneko erakunde eta agentzien egoitza nagusia da, hala nola, Europako Justizia Auzitegia, Europako Kontu Auzitegia eta Europako Inbertsio Bankua.
1994an, Luxenburgo alde zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok, "Luxenburgo hiria: auzo zaharrak eta gotorlekuak".
Eduki-taula |
[aldatu] Biztanleria
2004ko abenduaren 31n 83.832 biztanle zituen hiriak eta 2009ko otsailaren 1ean 90.000:
- Gizonezkoak: 41.768
- Emakumezkoak: 42.064
- Luxenborgoarrak: %39,58
- Atzerritarrak (143 nazionalitatekoak): %60,42. Hauen artean:
- Portugaldarrak: 14.518
- Frantziarrak: 8.818
- Italiarrak: 5.650
- Belgiarrak: 3.534
- Alemaniarrak: 2.753
- Britainiarrak: 1.794
- Espainiarrak: 1.490
- Jugoslavia ohikoak: 870
- Suediarrak: 802
[aldatu] Hiri senidetuak
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Andy Schleck (1985-), txirrindularia.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ http://www.zyen.com/PDF/GFC%207.pdf Global Financial Centres Index
[aldatu] Kanpo loturak
| Europako kultura-hiriburuak | ||
|---|---|---|
|
1985 Atenas • 1986 Florentzia • 1987 Amsterdam • 1988 Mendebaldeko Berlin • 1989 Paris • 1990 Glasgow • 1991 Dublin • 1992 Madril • 1993 Anberes • 1994 Lisboa • 1995 Luxenburgo hiria • 1996 Kopenhage • 1997 Tesalonika • 1998 Stockholm • 1999 Weimar • 2000 Reykjavik • Bergen • Helsinki • Brusela • Praga • Krakovia • Santiago de Compostela • Avignon • Bolonia • 2001 Rotterdam • Porto • 2002 Brujas • Salamanca • 2003 Graz • 2004 Genova • Lille • 2005 Cork • 2006 Patras • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia • Sibiu • 2008 Liverpool • Stavanger • 2009 Linz • Vilnius • 2010 Essen • Istanbul • Pécs • 2011 Turku • Tallinn • 2012 Maribor • Guimarães • 2013 Košice • Marseilla • 2014 Umeå • Riga • 2015 Mons • Plzeň/Pilsen • 2016 Donostia • Wrocław |
||