Noemí Trujillo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Noemí Trujillo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNoemí Trujillo Giacomelli
JaiotzaBartzelona, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Ezkontidea(k)Lorenzo Silva
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta eleberrigilea
Izengoitia(k)Noemí Trujillo Giacomelli eta Noemí Trujillo
Liburuak salgai liburudendan

Noemí Trujillo Giacomelli (Bartzelona, 1976) poeta eta idazle katalana da. Ikertzailea eta literatura kritikoa ere bada.[1] [2]12 urterekin hasi zen poesia idazten, eta 14 urterekin irabazi zuen lehen saria. Hainbat poema-liburu argitaratu ditu, hala nola La Magdalena, Lejos de Valparaíso, La muchacha de los ojos tristes (baita ele bitan, The Girl with Sadness in her eyes), Solo fue un post.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorenzo Silva idazlearekin batera, 2012an Playa de Ákaba argitalpen-etxea sortu zuen, eta besteak beste, nobela hauek argitaratu zituen: El palacio de Petko (2017), Si esto es una mujer (2019), ikuskatzaile bat protagonista duen polizia-eleberria, prostituta baten benetako krimen batean oinarritua, eta Suad (2013), Brújula saria irabazi zuena.[3][4]

La forja de una rebelde (2022)[5] Lorenzo Silva bikotearekin batera idatzitako nobela beltzean pantailekiko mendekotasuna, ikasketak bertan behera uztea, gurasoen dibortzioa, ohiekiko harremana, seme-alabekiko inkomunikazioa, lana eta bizitza uztartzea…gaiak lantzen ditu.[2]

Aktiboki parte hartzen du kultur ekitaldietan eta literatura sustatzeko ekitaldietan, ANCEO Kultur Elkartearen bidez. Elkarte horren lehendakaria eta sortzailea da.[6] Kontakizun laburrak eta haur eta gazte literatura ere argitaratu ditu.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Brújula saria irabazi zuen, Suad lanarekin, 2013
  • Ciutat kontakizun laburren lehiaketaren XXIV. edizioaren irabazlea, La Candelaria ipuinarekin.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Magdalena (2009)
  • Lejos de Valparaíso (2009) Sial argitaletxea
  • La muchacha de los ojos tristes (2011) Parnas argitaletxea
  • Solo fue un post (2013) Playa de Ákaba argitaletxea ISBN 978-84-940400-0-9
  • Brooklyn Brigde d XXIII. Ciudad de Melilla nazioarteko poesia-sarietan finalista
  • Si esto es una mujer (Lorenzo Silvarekin batera) Destino argitaletxea ISBN 9788423355723[7]
  • El palacio de Petko (2017, Lorenzo Silvarekin ) HarperCollins Ibérica argitaletxea ISBN 9788491390459[8]
  • Nada sucio (2016, Lorenzo Silvarekin batera) Menoscuarto argitaletxea ISBN 9788415740407[9]
  • Suad (2013, Lorenzo Silvarekin batera), Brújula sariaren irabazlea, San Pablo argitaletxea 9788428541992[10]
  • La forja de una rebelde nobela beltza (2022), Lorenzo Silvarekin batera)[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Noemí Trujillo | Planeta de Libros» PlanetadeLibros.
  2. a b (Gaztelaniaz) «Noemí Trujillo: «La Policía acude a muchas casas por la reacción de un hijo al que dejan sin Internet» - XL Semanal» XLSemanal 2022-03-06 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  3. «Playa de Ákaba, un nuevo sello editorial respaldado por Lorenzo Silva» Culturamas, la revista de información cultural 28 de noviembre de 2012.
  4. Ailouti, Marta. Una nueva detective llega a la ciudad | El Cultural. .
  5. a b (Gaztelaniaz) «La forja de una revelde- Noemi Trujillo» Noemí Trujillo (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  6. lecturalia.com. «Noemí Trujillo: libros y biografía autora» Lecturalia.
  7. «SI ESTO ES UNA MUJER | LORENZO SILVA | Comprar libro 9788423355723» casadellibro 21 de mayo de 2019.
  8. (Gaztelaniaz) Silva, Lorenzo; Trujillo Giacomelli, Noemi��. (2017). El Palacio de Petko. HarperCollins Ibe��rica ISBN 978-84-9139-045-9. PMC 989896502. (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  9. (Gaztelaniaz) Silva, Lorenzo; Trujillo Giacomelli, Noemi��. (2016). Nada sucio: el primer caso de la detective Sonia Ruiz. ISBN 978-84-15740-40-7. PMC 961992450. (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  10. (Gaztelaniaz) Silva, Lorenzo; Trujillo, Noemi��. (2013). Suad. San Pablo ISBN 978-84-285-4199-2. PMC 861663374. (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]