Nomenklatura binomial

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nomenklatura binominala (zoologoen artean erabilia), binarioa (botanikoen artean erabilia) edo sailkatze sistema binomiala espezieak izendatzeko sistema formala da. Nomenklatura binomialaz eratutako espezie izenari izen zientifikoa deritzo; nomenklatura binomialean izendatzeko erabilitako hizkuntza latina denez, latinezko izena ere deitu izan zaio, baina hori ez da zehatza (adibidez, otsoaren latinezko izena lupus da, eta izen zientifikoa, berriz, Canis lupus).

Lineo izan zen nomenklatura binomialaren sortzailea. Lineok zazpi kategoriako sistema (erreinua; filuma; klasea; ordena; familia; generoa; espeziea) erabili ordez, bi hitzeko sistema erabili zuen: genero izena eta epitetoa, espezieak izendatzeko. Adibidez, gizakiak izendatzeko Homo genero izena eta sapiens epitetoa erabiltzen da.


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.