Norvegiako Eliza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Norvegiako Eliza (Bokmål-ez Den norske kirke, Nynorsk-ez Den norske kyrkja) Norvegiako eliza ofiziala da, Erreforma Protestantearen garaian ezarria (1536-1537), Danimarka-Norvegiako erresumak Aulki Santuarekin harremanak hautsi zituenean. Luteranismoaren doktrina jarritzen du. 4 milioi kide ditu (bataiatutakoak kontatuta).

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norvegiako Elizaren buru Erregea da (g. e. Harald V.a. Hori dela eta, erregea eta bere familia ezinbestean luteranismoaren jarraitzaile izan behar dira; norbaitek fede hori baztertuko balu, ondorengontza zerrendatik kanpo geratuko litzateke.

Gobernuko ministro batek (Gobernuaren Administrazioko, Erreformako eta Elizako ministroak) gidatzen du Elizaren alde administratiboa. Bere aurrekontuak Norvegiako Parlamentuan aurkeztu, eztabaidatu eta onartu behar dira, gainera.

Elizbarrutietan antolatuta dago (11 guztira), eta 1.284 parrokia ditu herrialde osoan. Sinodoa da Elizaren goi erakundea; elizbarruti bakoitzak 7 edo 8 ordezkari bidaltzen ditu bertara, baita samiek, teologia ikastetxeek, elizako gazte taldeek eta bestelako elkarteek ere. Erakunde horren eginbeharra Elizaren doktrina zehaztea da, besteak beste.

2007ko datuen arabera, kleroaren %20 inguru emakumezkoak dira.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igande goizeetan ospatu ohi da asteko elizkizun garrantzitsuena, nagusiki Eliza Katolikoaren mezaren oso antzekoa gehienbat. Tradiziozko zenbait abesti izan ezik, gainerakoa norvegieraz egiten da beti, eta musikari garrantzia handia ematen zaio (bai ereserkiak abesteari, baita organoa jotzeari ere).

Eztabaida gaiak gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elizaren eta estatuaren arteko harremana.
  • Emakumezkoen zeregina elizan.
  • Sexu bereko ezkontzak ospatu edo ez.
  • Gizartearen sekularizazio nabarmena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Norvegiako Eliza Aldatu lotura Wikidatan



Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.