Nunatak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nunatakak, Groenlandiako mendebaldeko kostaldean.

Nunataka (inuktitutez tontor bakartia (nunattak)), glaziar batek estalitako lurraldetik azaleratzen den mendi tontor bat da, berau izotzez estalia egon gabe. Hitza, mendebaldeko europar hizkuntzetan, 1880ko hamarkadatik erabili izan da.

Urtze zikloek eragindako higadurak, nunatakek, ohi, konfigurazio anfraktuoso eta gogor izatea eragiten du, glaziarraren eraginez progresiboki higatutakoarekin kontraste handian. Nunatakaren kokapen isolatuak, batzuetan, landaretza eta faunaren garapena, uharteetako antzeko baldintzetan eratzea eragiten du. Erreferentzia puntu bezala erabiltzen dira izotz eremu handi baten erdian. Sarri, han, denbora batez finkatzen dira espedizioak, edo base iraunkorrak eraikitzen dira, Argentinaren Belgrano II base antarktikoa bezala, Bertrab Nunatakean dagoena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nunatak Aldatu lotura Wikidatan