Michael Laudrup

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michael Laudrup
Michael Laudrup
Datu pertsonalak
Jaio 1964ko ekainaren 15a
Frederiksberg (Danimarka)
Posizioa erdilaria
Garaiera 1.83
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
1981-1982
1982-1983
1983-1989
1983-1985
1989-1994
1994-1996
1996-1997
1997-1998
KB
Brøndby
Juventus
Lazio (utzita)
Barcelona
Real Madril
Vissel Kobe
Ajax
14 (3)
38 (24)
102 (16)
60 (9)
167 (49)
62 (12)
15 (6)
21 (11)

Michael Laudrup (Frederiksberg, 1964ko ekainaren 15a - ), Danimarkak izan duen futbol jokalari loriatsuena izan da. Bere kirolari bizitzaren gailurra Juventus FCrekin hasi zen Italian eta ondoren Espainiako Ligan jarraitu zuen Futbol Club Barcelona eta Real Madrilekin jokatzean. Honetaz gain Danimarkako futbol selekzio nazionalarekin 1992. urteko Eurokopa eta 1995. urteko FIFA Konfederazio Kopa irabazi zituen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kopenhage inguruko klubetan jokatzen hasi zen, hasieran Kjøbenhavns BK taldean eta ondoren Brøndby IFn. Brøndbyn urteko jokalari onena aukeratu zutenean Juventusek fitxatu eta Italiara joan zen. Hasiera batean Lazion utzita egon bazen ere, Europa osoan famatu egingo zuten zenbakiak lortu zituen Juventusekin, hala nola 102 partidu jokatu eta 16 gol sartu. Denbora horretan Italiako liga bat (1985-86) eta Kopa Interkontinentala (1986) irabazi zituen.

Espainiako Ligara salto egin zuen orduan, bertan zebiltzan bi klub handienetan (Futbol Club Barcelona eta Real Madrilen) jokatuz. UEFAko Txapeldunen Liga bat (Barça), Espainiako bost liga (Barçarekin 4 eta Real Madrilekin 1) eta Kopa bat (Barça) irabazi zituen.

Bere azken taldeak Vissel Kobe japoniarra eta Amsterdamgo Ajax izan ziren, azken honekin herbeheretako liga bat irabazi zuelarik.

Entrenatzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brøndby IFn hasi zuen bere entrenatzaile ibilbidea (2002-2006), ondoren Getafen (2007-2008), Moskuko Spartak (2008-09) eta RCD Mallorca (2009- ) entrenatu dituelarik besteak beste. Gaur egun Premier Leagueko Swansea City talde galestarra entrenatzen ari da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko txapelketak:

Herrialdeetako ligak:

Danimarkako selekzioan:

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Laudrup Aldatu lotura Wikidatan