Oki uharteak

Koordenatuak: 36°09′17″N 133°09′09″E / 36.154722222222°N 133.1525°E / 36.154722222222; 133.1525
Wikipedia, Entziklopedia askea
Oki uharteak
Bertako izena隠岐諸島
Geografia
KokapenaJaponiako itsasoa
Azalera346.1 km²
Politika
Herrialdea Japonia
PrefeturaShimane
Gizartea
Biztanleria24.500 bizt.


Oki uharteak (japonieraz: 隠岐諸島 Oki-shotō?) Japoniako itsasoan dagoen uhartedi da, Shimane prefeturan dagoena. Uharte guztiak batera 346'1 km²-ko azalera hartzen dute eta 24.500 biztanle dituzte.

Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau uharte nagusi daude baina guztira 16 uharte dira. Daisen-Oki Parke Nazionalaren barnean daude. Japoniako Honshu uharte nagusitik 80 kilometrotako distantzian daude.

Dōgojima uhartea (ekialdean) da uharterik handiena eta bertan dago punturik altuena ere, Daimanji mendia (608 m). Mendebaldean Dōzen uharte multzoa dago, aintzinako sumendi baten kraterra dena eta bertan daude gainerako uharte handiak, Nishinoshima, Nakanoshima eta Chiburijima.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Uharte nagusia Azalera Populazioa
Okinoshima-chō Dōgojima (島後島) 241'58 km² 14.849 bizt.
Chibu-son Nishinoshima (西ノ島) 55'97 km² 3.400 bizt.
Ama-chō Nakanoshima (中之島) 32'21 km² 2.400 bizt.
Nishinoshima-chō Chiburijima (知夫里島) 13'70 km² 650 bizt.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 500 milioi urte inguru zeuden stratosumendi handien higatutako gailurrak dira. Bertan aurkitu izan dira Japoniako arrokarik zaharrenak.

Paleolito garaitik izan dira populatuak, arkeologoek Jōmon, Yayoi eta Kofun aroetako tresnak aurkitu dituzte.

VII mendean Oki probintzia osatu zuten eta Kojiki eta Nihon Shoki liburuetan Dōgojima uhartea aipatzen da. Heian Aroan herbesterako erabili izan ziren, 1221 urtean esate baterako Go-Toba enperadorea bertara eraman eta hantxe hil zen. 1332an Go-Daigo enperadorea ere bertara herbesteratua izan zen baina honek ihes egitea lortu zuen.

Kamakura Aroan Izumo probintziako agintarien kontrolpean izan zen eta 1600 urtetik aurrera Tokugawa shogunak kontrol zuzena izan zuen. 1876an sartu zuten Shimane prefeturan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]