Oligarkia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gobernu motak

Politika saila

Oligarkia (grekoz: ὀλίγος, oligos = «gutxi» + ἄρχω arkos = «agintzea, gobernatzea») herriaren boterea gutxi batzuen esku uzten duen aginte mota da. Gutxi horiek boterea dute nobleenak direlako, hau da, aberatsak direlako, familiaren loturengatik, edo kontrol militarraren bidez. Oligarkia duten Estatuak, maiz, gutxi batzuen kontrolpean izaten dira, eta horiek beren eragina belaunaldi batetik bestera oinordetuz joaten dira. Boterea duen talde txiki horretako kide bakoitzari oligarka deitzen zaio.

Antzinako Greziako idazle politikoek oligarkia terminoa aristokraziaren forma degeneratua izendatzeko erabiltzen zuten.