Onikofagia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Onikofagia
Deskribapena
Motabody-focused repetitive behavior disorders (en) Itzuli
nail disease (en) Itzuli
EspezialitateaPsikiatria
Psikologia
Identifikatzaileak
GNS-10F98.8
GNS-9307.9
MeSHD009259

Onikofagia nork bere eskuetako azazkalak jateko jokabidea da. Hitza grezieratik dator: ονυξ onyx, 'azazkal' eta φαγειν phagein, 'jan'. Haurrengan oso ohikoa da. Jokabide hori ezin bada kontrolatu gaixotasun psikologikoa izan daiteke eta espezialista baten laguntza eskatzen du. Muturreko kasuetan gaixoak azazkal osoak jan ditzake, azala bistan utziz.[1]

Epidemiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adina aurrera joan ahala kasu gutxiago aurkitzen dira. Adin arruntenak pubertaroa eta nerabezaroa dira. Arazoa hiru urtetik aurrera eman daiteke, txupetea edo hatza txupatzea utzi ondoren, alegia.[2] Estatistikoki:

  • %44tik %45ra nerabeengan.
  • %28tik %33ra 5-10 urte tarteko haurrengan
  • %19tik %29ra heldu gazteengan
  • %5 helduengan.

Mutilen artean, bestetik, neskengan baino zertxobait gehiago ematen da.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpo eragileak: arazo ekonomikoak, lan-arazoak, bikotearen arazoak... Baita gurasoei imitatzearen ondorioa izan daiteke.[2]
  • Barruko eragileak: urduritasuna, segurtasun falta. Batzuetan autoestimu baxuak edo norberaren irudi eskasak nork bere burua zauritzera eramaten du.[3]

Ezaugarri klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azazkalak jateak ondorio batzuk ekar ditzake:

  • Fisikoak:
    • Azazkal azpian patogeno asko gordetzen dira eta horiek behatzetan edo eskuetan panadizo izeneko hantura eragin dezake.
    • Askotan azazkalak gainetik inguruko azala eta kutikulak jaten dituzte ere bai, zauriak sortuz. Horiek infekzioak eragiteko bideak izan daitezke.
    • Gerta daiteke baita ere azazkalaren tamaina mugatua gelditzea, hau da, gehiago ez handitzea.
  • Psikologikoak
    • Azazkalak janda izatea gizartean ez dago ondo ikusita eta pertsona hauek lotsatu egiten dira.
    • Azazkalak jateko beharrak antsietate handia eragin dezake.

Onikofagia eta hortzetako osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azazkalak jateko ohitura luzatu egiten denean hortzetako gai diamantekara kaltetu dezake, txantxarraren eragina handituz. Masailezurraren deformazioa eragin dezake, bestetik, hozka egiteko modua aldatuz.

Arazoari aurre egiteko aholkuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira horrelakoetan ematen diren zenbait aholku:[2]

  • Errietek eta espresio iraingarriek arazoa oker dezakete.
  • Garrantzia handi du haurraren antsietate iturria identifikatzea. Behin identifikatuta, lagundu behar zaio arlo horretan autoestimu landuz.
  • Erlaxazio teknikak, batez ere estresa gutxitzeko.
  • Askotan, azazkalak jatea erreakzio inkontzientea da, esaterako telebista aurrean. Haurrari esan behar zaio egiten duenean baina errieta egin gabe. Horrelako egoeretan laguntzeko modu bat haurrari eskuetan zerbait edukitzeko ematea izan daiteke, esaterako pilota bat.
  • Helburuak markatu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]