Opioide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Opioidea morfina edo beste opiazeoen antzeko eragin farmakologikoak dituen sustantzia kimikoa da. Nerbio-sistema zentral eta periferikoan eta digestio-hodian dauden hartzaileekin (μ, κ eta δ) bat egiten dute, hala eragin onuragarriak nola kaltegarriak sortuz. Terminologikoki batzuetan nahasten badira ere, opioideek barne hartzen dituzte opiazeo naturalak alde batetik eta eratorritako sustantzia sintetikoak bestetik.

Familia honetako farmakoak munduan erabiltzen diren zaharrenen artean ditugu, analgesiko moduan orain dela milaka urte erabiltzen baitira. Albo-ondorioak ere aspaldian ezagutzen dira, beste batzuen artean logura edo sedazioa, arnas depresioa, idorreria eta batzuetan euforia. Azken honek sortu du erabilera ludikoa historian zehar.

Mina tratatzeko erabiltzeaz gain, eztula eta arnasestua kontrolatzeko ere baliagarriak dira.

Jarraian hartuz gero menpekotasuna sor daiteke, eta bat-batean etenez gero abstinentzia-sindromea.

Sailkapena

  • Endogenoak: Endorfinak, entzefalinak, dinorfinak eta endomorfinak.
  • Opioaren alkaloideak: Morfina, kodeina, tebaina eta oripabina.
  • Erdi sintetikoak: Buprenorfina, oxikodona eta hidromorfona.
  • Sintetikoak: Fentanilo, metadona, meperidina edo petidina, tramadol eta tapentadola.

Farmakoak

Albo-ondorioak

Ohikoak eta epe laburrean agertzen direnak:

Beste batzuk, gutxiagotan ditugunak azkura, hipotentsioa eta bradikardia dira. Epe luzean menpekotasuna, sexu disfuntzioa eta abstinentzia-sindromea.

Opiofobia

Morfina eta familiakideen inguruko errefusa, beldurrak (menpekotasuna, sedazioa eta abar), sinesmen faltsuak eta aurkako jarrerak orokorrean biltzen du kontzeptu honek. Opiofobia hedatuta dago munduan zehar arrazoi kultural, sozial edo erlijio kutusukoak direla-eta, eta honen ondorioa da hainbat pertsonak mina eta bestelako sufrimenduak pairatzea opioideak medikoki indikatuta daudenean. Hau da, estigmatizazio honek eragozten du pertsona guztiek daukaten giza eskubidea orokorrean zainketa aringarriak jasotzeko.

Afrikar kultura askotan norbera minez ez bada hiltzen, behar bezala ez du bizitza amaitzen. Halaber, herrialde batzuetan morfinaren garraioa debekatuta edo oztopatuta dago, lege aldetik arau faltagatik neurri batean.

Txinan eta beste herrialde asiar batzuetan opiofobia guztiz hedatuta dago gizartean ez ezik profesionalen artean ere. Hori dela eta akupuntura eta bestelako teknika tradizionalak erabiltzen dituzte eragin handiagoa duten opioideak baino. Arrazoien artean baliteke zama historikoa egotea, XIX. mendeko "Opioaren Gerrek" eta erabilera ludikoak eragindako kalteak alegia.

Euskal Herrian eta beste herrialde mendebaldar batzuetan 1980ko hamarkadan bereziki kolpatutako heroinaren menpekotasunaren epidemiak ere zerikusia eduki dezake ziur aski.

Baliokidetasunak

Ekianalgesia
(morfina ahotik)
Analgesikoa Potentzia
(erlatiboa)
Dosi baliokidea
(10 mg)
Biodisponibilitatea Metabolito aktiboen bizitzerdia
(orduak)
Kodeina 1/10 100 mg ≈%90 2.5–3
Tramadol 1/10 100 mg %68–72 5.5–7 (≈9)
Tapentadol 1/10 100 mg %95
Petidina (Meperidina) 1/3 28 mg %50–60 3–5
Pentazozina (ZB, Zainaren Bidez) 1 10 mg (6.7–13.3 mg)
Morfina (AB, Aho Bidez) (1) (10 mg) ≈%25
Oxikodona 1.5 6.67 mg ≤%87 3–4.5
Morfina (ZB/Muskulubarne, MB) 3 3.33 mg %100 2–3
Metadona (akutua) 3–4 2.5–3.33 mg %40–90 15–60
Heroina (ZB/MB) 4–5 2–2.5 mg %100 <0.6
Hidromorfona 5 2 mg %30–35 2–3
Oximorfona 7 3.33 mg %10 7.25–9.43
Metadona (kronikoa) 7.5 1.35 mg %40–90 15–60
Buprenorfina 40 0.25 mg %35–40 (Mihi azpian) 20–70, batez beste 37
Fentanilo 50–100 0.1–0.2 mg %33 (AB); %92 (TD, transdermikoa) 0.04 (ZB); 7 (TD)

Ikus, gainera

Kanpo loturak