Opiazeo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lo-belarraren kapsulak.

Opiazeoa medikuntzan lo-belar edo mitxoletaren kapsulatik lortutako alkaloide benzilisokinoleinikoak edo alkaloide hauetatik eratorritako produktu kimiko eta erdi-sintetikoak izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Hala ere, askotan modu okerrean erabiltzen da hau, opioaren edo morfinaren ekintza farmakologiko bera duten farmako guztientzat erabiltzen baita, nahiz eta opioide terminoa zuzenagoa izan horretarako.

Opiazeo izena opioan aurkitzen diren konposatu edo konposatu hauen deribatuak direlako ematen zaie. Bertan aurki daitezkeen biologikoki aktiboak diren opiazeoak ondokoak dira: morfina, kodeina, tebaina eta papaberina.

Alkaloideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morfina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «morfina»

Morfina opioan kantitate handienean dagoen alkaloidea da. Gainera, bere eragin kaltegarrien erantzule nagusia da, hala nola, birika edema, arnas gutxiegitasuna, koma eta bihotz-gutxiegitasuna. Hala ere, analgesiko bezala erabiltzen da min bortitzetan, batez ere oso gaixorik eta heriotzatik gertu dauden pertsonetan

Kodeina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «kodeina»

Opioan dagoen kodeina kantitatea morfina kantitatearekin erlazionatuta dago. Izan ere, kodeina morfina metilatua da. Eztularen kontrako bezala erabiltzen da.

Tebaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «tebaina»

Tebaina opiotik eratorritako opiazeo pozoitsuena da eta ez da medikuntzan erabiltzen. Aitzitik, erabilera terapeutikoa duten beste zenbait substantziatan eralda daiteke, esaterako, hidrokodona, azetildihidrokodeina, oxikodona eta oximorfona. Buprenorfina ere bertatik sintetizatzen da eta opiazeoen abstinentzia sindromea tratatzeko erabili ohi da.

Papaberina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «papaberina»

Papaberina aldiz, oso erabilgarria da terapeutikan bere eragin antiespasmodikoak direla eta.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Opiazeo Aldatu lotura Wikidatan