Pio XII.a
| Pio XII.a Pius PP. XII |
|
|
|
|
|---|---|
| 1939 – 1958 | |
| Aurrekoa | Pio XI.a |
| Ondorengoa | Joan XXIII.a |
| Jaiotzezko izena | Eugenio Maria Giuseppe Giovanni Pacelli |
|
|
|
| Jaiotza | 1876ko martxoaren 2a Erroma (Italia) |
| Heriotza | 1958ko urriaren 9a Castel Gandolfo (Italia) |
| Erlijioa | Eliza Katoliko Erromatarra |
Pio XII.a[1] (latinez Pius PP. XII) jaiotzez Eugenio Maria Giuseppe Giovanni Pacelli Graziosi (Erroma, 1876ko martxoaren 2a- Castel Gandolfo, Vatikano Hiria, 1958ko urriaren 9a) Eliza Katolikoko 260. Aita Santu izan zen 1939ko martxoaren 2tik bere heriotza egunera arte.
Bizitza [aldatu]
Aitasantutzara iritsi aurretik Eliz Gaietako Batzorde Ezohikoan aritu zen lanean, eta nuntzio eta Estatu idazkaritzako kardinal ere izan zen. Kargu honetan Europako zenbait herrialderekin itunak edo konkordatuak izenpetu zituen, besteak beste III. Reicharekin. II. Mundu Gerra eta ondorengo urteetan izan zen Aita Santu eta, besteak beste, komunismoaren aurkako jarrera oldarkorra erakutsi zuen.
XX. mendean ex cathedra dogma definitu zuen Aita Santu bakarra izan zen. 1954an Munificentissimus Deus konstituzio apostolikoaren bidez Andre Mariaren Zeruratzea dogma (katoliko orok sinistu beharreko egia errebelatua) zela aldarrikatu zuen.
Kardinalen kolegioan italiarren botere absolutua ezabatu zuen 1946an; ordutik aurrera italiarrak gehien izan diren arren, kultura eta herrialde askotako kardinalak egon izan dira.
Pio XII.aren beatifikazio prozesua aurrera doa. 1965ean hasi zuen Paulo VI.ak, eta 2000ko irailean Joan Paulo II.ak Beneragarri titulua eman zion (beato edo zoriontsu izendatu aurreko azken etapa).
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
| Artikulu hau Italiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |