Orbea jauregia

Koordenatuak: 43°11′02″N 2°28′24″W / 43.18390574°N 2.47343244°W / 43.18390574; -2.47343244
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Eibarko jauregi suntsituari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Orbea (argipena)».
Orbea jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEibar
Koordenatuak43°11′02″N 2°28′24″W / 43.18390574°N 2.47343244°W / 43.18390574; -2.47343244
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVI. mendea
Suntsipena1902

Orbea jauregia (Untzaga jauregia eta Torre Zarra ere deitua) Eibarren egon zen Pizkunde garaiko jauregi bat izan zen, 16. mendearen azken aldean sortua eta 1902. urtean eraitsi zutena.

Eibarko Untzaga plazaren hego-mendebaldeko aldean zegoen kokatua,[1] [2] eta Orbea familiaren etxe nagusia zen. Bere atari platereskoa nabarmentzen zen, eta haren pieza batzuk erabili ziren 1905ean zaldi-korta baten sarrera egiteko Eibarko Estazino kalean. 2014. urtean pieza horietako batzuk (arkabuzari eusten dion pertsonaia bat) errestauratzeko gorde ziren.[3] [2]

Etxe honen aurrean zezenketak egiteko egitura bat jartzen zen Eibarren 19. mendean. Ignacio Zuloaga margolariak jaso zuen jauregia eta zezenketa bere margo ezagun batean, 19. mendearen amaieran.[4]

Ignacio Zuloaga, Zezenketa Eibarren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sarasua, Asier. «Untzaga plaza, Eibar» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  2. a b Martín Lapeyra, Javi. (2010-11-06). «javitxooo: EVOLUCIÓN PLAZA UNZAGA DE EIBAR» javitxooo (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  3. (Gaztelaniaz) Echaluce, Alberto. (2022-07-27). «La figura del antiguo arcabucero de Eibar será restaurada» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  4. (Gaztelaniaz) Echaluce, Alberto. (2021-01-10). ««La baronesa se empeñó en 'Corrida de Toros en Eibar'»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]