Ordenagailuz lagundutako itzulpen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ordenagailuz lagundutako itzulpena (OLI) —ingelesezko CAT siglez ere ezaguna (computer-assisted translation)— pertsona batek, software baten laguntzarekin edo horretarako espezifikoki garatutako ordenagailu-programekin, beste hizkuntza bateko testu bat erreproduzitzeko prozesua da. Termino honek hainbat tresna mota edo aplikazio informatiko espezifiko hartzen ditu bere barnean, adibidez: itzulpen memoriak sortzen eta antolatzen dituztenak eta testu moduko softwareen baliabide interaktiboen editoreak, lokalizazio tresnak deituak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordenagailuz lagundutako itzulpenaren iturria ALPACek (ingelesez: Automatic Language Processing Advisory Committee) itzulpen automatikoari (IA) buruz 1966an egin zuen txostena izan zela esan daiteke. 1940ko hamarkadan ordenagailua agertu zenetik, askotariko korronteek ikusi dute prozesu horretan kultura desberdinen arteko komunikazio arazoa konpontzeko modua. Horri lotuta, Warren Weaver eta Claude Shannonen Memorandum on Translation izeneko lana nabarmentzen da. Hala ere, ALPACen txostenak IAn ez inbertitzea aholkatu zuen, gizakiak egindako itzulpenaren mailara ez zela inoiz iritsiko adieraziz. Horren ondorioz, berriz hasi ziren aztertzen ordenagailuek nola lagun ziezaieketen pertsonei itzulpenaren prozesuan.

Ordenagailu pertsonalen lehen modeloak garatzen ziren bitartean (gogoan izan dezagun lehenak 1960ko hamarkadan agertu zirela), ordenagailuei eman zekizkiekeen erabilera desberdinetarako disenaituriko tresnak garatzen joan ziren, nahiz eta ordenagailu pertsonal horiek une gorena 1980ko hamarkadara arte ez izan.

Horren aurretik, enpresak hainbat terminaletara konektatutako ordenagailu zentral batez baliatzen ziren lan egiteko. Garai hartan, gehienbat enpresa bereko barne-mailan funtzionatuko zuten datu-base terminologikoak sortzen hasi ziren.

1970eko hamarkadan, corpus elebidun eta eleanitz paraleloak biltzen hasi zirenean konturatu ziren itzulitako testuen barruan bazeudela etengabe errepikatzen ziren adierazpen eta termino batzuk , eta orduan agertu zen itzulpen memoriaren (IM) kontzeptua. Aurretik itzulitako hainbat termino edo esaldiren itzulpena aurkitzea ahalbidetzen zuten datu-baseak izendatzeko. Azken batean, bilaketa-motor batez hornitutako datu-base soil batean zeuden informazio-biltegiak baino ez ziren. Kontzeptu horren aitzindariak Martin Kay eta Peter Arthern ditugu.

Peter Arthernek, Komunitate Europarren Batzordearen (etorkizuneko Europar Batasuneko Kontseilua) Ingeles Itzulpen Barrutiko buruak, ordenagailua erabiltzeko beharra nabarmendu zuen, eskala handiko itzulpengintzak terminoen erabileraren koherentziaren eta uniformetasunaren inguran planteatzen zituen koherentzia arazoei irtenbide bat emateko. Gainera, eguneratutako glosario (inprimagarriak) izango zituen sistema terminologiko eleanitz bat sortzea komeni zela azpimarratu zuen, Europako Erkidegoetako lege-eta leegintza-testuetan jorratutako gaien kotazioak emandako baliokide zehatzekin. Ordenagailuaren garapenak tresna bat sortzea ahalbidetua zuen ordurako, testu-prozesatzailea, eta Artherni bururatu zitzaion itzulpen automatikoko programa bat baino onuragarriagoa izan zitekeela, bai Idazkaritza Nagusiarentzat, bai enpresa edo erakunde handientzat eta baita beste erabiltzaileentzat ere, testu-prozesadoreak osatutako sistema bat. Itzulpenak testuen bilaketaren eta berreskurapenaren bidez sortzen zituena (Arthern, 1981:317). Horretarako, proposatu zuen testu-prozesadoreak aurretik egindako itzulpen guztiak bere memorian gordetzeko gaitasuna izatea. Nolanahi ere, ez Kayek eta ez Anternek ez zuten aplikaziorik garatzea lortu; ideiak postulatu besterik ez zuten egin.

Alan Melbyren aburuz, ordea, IMen ideia Brigham Young University-ko bere ikerkuntza taldean sortu zen. Izan ere, Melbyk berak ALPS enpresa (Automated Language Processing Systems) eratu zuen talde horretako kide batzuekin batera. Horrela, 1981ean, ordenagailu pertsonaletarako merkatuko lehen OLI sistema atera zuen ALPSek, “Errepikapen Prozesadore” deitua (Repetition Processing). ALPSek honako tresna hauek eskaintzen zituen: testu-prozesadore eleaniztuna, hiztegi automatikoa, terminologiaren kontsultarako tresna bat, itzultzeko tresna elkarreragile bat eta bilatzeko eta erauzteko tresna bat.Azken hori izan zen gaur egungo itzulpen-memorien lehendabiziko bertsioa (nahiz eta itzulpen-memoria terminoa beranduago agertu). Sistemak muga handiak zituela antzeman zuten, eta 1986an ALPSek bertan behera utzi zuen sistemaren garapena.

1980ko hamarkadaren amaieran, beste zerbaitek bereganatu zuen halako sistemak garatzen ari ziren adituen arreta: testuen arteko konkordantzia elebidunak bilatzeari ekin zioten, maila desberdinetan (hitzak, esamoldeak, karaktere segidak, formatuak, etab.). Testu paraleloen lerrokatzeak baliatuz. Bilaketa horrekin jarraitu zuten 1990eko hamarkadan ere.

Hamarkada horretan zehar OLI sistema desberdinak agertu ziren, workstations ere deituak, hala nola, Tradosen Translator's Workbench, IBMren TranslationManager edo Atrilen DéjàVu. Horiek guztiek hainbat aplikazio edo tresna berri eskaini zituzten.

Laburbilduz, jarduera sektore berri bat sortu zen, hizkuntzaren industria izenez ezaguna.

Ordenagailuz lagundutako itzulpenaren tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OLI sistema baten tresnak dira sistemak itzultzailearen zeregina errazteko eskura jartzen dituen erabilgarritasunak edo aplikazioak. Batzuetan, aplikazio horiek independenteki aurkitzen dira, ezein sistemaren parte izan gabe; beste batzuetan, beste tresna batzuei atxikita egon daitezke (testu-prozesadoreei, adibidez).

Hona hemen OLI tresna mota batzuk:

  • Terminologia-kudeatzaileak
  • Itzulpen memorien kudeatzaileak
  • Testu paraleloen lerrokatzaileak
  • Itzulpen proiektuen kudeatzaileak
  • Lokalizazio tresnak (beren barruan hainbat tresna dauzkaten sistemak izan ohi dira)

Itzultzaileari laguntzen dioten heinean, OLI tresnatzat har litezke, halaber, honako hauek (nahiz eta bereziki itzultzaileentzakoak ez diren ofimatika programetan ere existitzen diren):

  • Testu-prozesadoreak
  • Testu-bilatzaileak
  • Zuzentzaileak
  • Hitz kontagailuak
  • HTML editoreak

Estrategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordenagailuz lagundutako itzulpen sistemen estrategia nagusi eta orokorra honetan datza: itzulpen-memorietarako sarbidea eskaintzean, itzulpen horiek berriro erabili ahal izateko. Alde batetik, pertsona batek itzulitako eta zuzendutako elementuak berrerabiltzen dira eta, bestetik, logika lausoaren teknikaren bitartez, kointzidentzia aldagarriaren indize batez itzulitako elementuak berreskuratzen dira. Eskuarki, halaber, sistema hauek terminologia kudeatzaile bat izan ohi dute, beste mota bateko baliabide linguistikoak kudeatzeko balio duena: hiztegiak. Horregatik, tresna hauek baliabide linguistikoen kudeatzailetzat har daitezke, hainbat proiektutarako edo bere sorrera-ingurunetik kanpo dauden bestelako tresna batzuetarako berrerabil baitaitezke. Tresna hauek itzulpen memorien, hiztegi terminologikoen eta antzeko beste baliabide linguistikoen biltegiratzea, nabigazioa, erauzketa eta sorkuntza ahalbidetzen duten sistemak dira. Ordenagailuz lagundutako itzulpen sistemek bizitako goraldiaren ondoren, nolabaiteko desilusioa etorri zen, itzulpen automatikoaren planteamendu handinahienak tolesgabeegiak izan baitziren eta lorpenak ez baitziren izan hasiera batean esperotakoak bezain handiak. Etsipen horretatik abiatuta, eta eremu profesionalean halako sistemak ezartzeko proposamenek izan zuten erantzun makalaren ondorioz, zeregin mekanikoak automatizatzera bideratutako software tresnak garatu ziren, inplikazio kognitiboko goi mailako zereginak automatizatzeko asmoa nolabait aztertuta. Ordenagailuz lagundutako itzulpen sistemek primeran funtzionatzen dute oso testu errepikakorrekin, eskuliburu teknikoekin, adibidez, eta berrikusteak, zuzenketak eta aldaketa txikiak egiteko ere erabilgarriak dira.

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OLI tresnek itzulpen lanak egiten laguntzen diote itzultzaileari, bere produktibitatea optimizatzen. Gainera, hainbat lan aurrezten dizkio, besteak beste maketazioa, eduki-erauzketa edo terminologiaren koherentea egiaztapena.

Itzultzaile automatikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzultzaile mota hauek EZ dira OLI tresnatzat hartzen. Testuaren interrelazio sintaktiko eta semantikoekin lan egiten dute, baina ez du testuingurua kontutan hartzen, eta produkzio-kostu altua dute. Bi hizkuntza berdintsurekin lan egiteko baliagarriak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Arthern, Peter (1981). «Aids unlimited: the scope for machine aids in a large organization». ASLIB Proceedings 33 (7/8).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) «A Translation Automation Timeline». TAUS.
  • (Gaztelaniaz) Abaitua, Joseba (1995). «Prólogo a la edición española», in Introducción a la traducción automática, Hutchins, W. J. eta Sommers, H. L. Madrid: Visor.
  • (Ingelesez) Arthern, Peter (1981). «Aids unlimited: the scope for machine aids in a large organization». ASLIB Proceedings 33 (7/8).
  • (Gaztelaniaz) Cámara de la Fuente, Lidia. 2001. «El papel de las herramientas TAO en la documentación técnica multilingüe». Tradumática 0. [Online] [1]
  • (Gaztelaniaz) Fernández-Rodríguez, Mònica (2010). «Evolución de la traducción asistida por ordenador. De las herramientas de apoyo a las memorias de traducción». Sendebar 21.
  • (Gaztelaniaz) Gómez, Josu. 2001. «Una guía al TMX». Tradumática 0. [Online] [2]
  • (Ingelesez) Jaworski, Rafal (2013). «Anubis - speeding up Computer-Aided Translation». Computational Linguistics – Applications, Studies in Computational Intelligence 458.
  • (Gaztelaniaz) Moré López, Joaquim eta Oliver González, Antoni / Coordinador Climent Roca, Salvador. 2004. Traducción asistida por ordenador: programas y recursos libres y gratuitos: material bilingüe. Bartzelona: Planeta UOC.
  • (Ingelesez) Rinsche, Adrianne (1997). «Translation Technology: The State of the Art» in Localization Resources Centre. Yearbook 1997. Dublin: Localization Resources Centre
  • (Katalanez) Sánchez-Gijón, Pilar (2001). «Catàleg de sistemes de memòries de traducció». Tradumática 0. [Online] [3]
  • (Ingelesez) Somers, Harold (2003). Computer and Translation: A Translator's Guide. John Benjamins Publishing. 351. orr. ISBN 9027296693, 9789027296696.
  • (Ingelesez) Strandvik, I. (2001). «Las memorias de traducción en la Comisión Europea». Tradumática 0. [online] [4]
  • (Ingelesez) Weaver, Warren (1949). Translation.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]