Orfeo eta Euridize (Canova)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orfeo eta Euridize (Canova)
Jatorria
Sortzailea(k)Antonio Canova
Sorrera-urtea1775
Ezaugarriak
Materiala(k)Q21328992 Itzuli
Genero artistikoaeskultura mitologikoa eta talde eskulturala
Deskribapena
Kokapena
LekuaCorrer museoa
BildumaCorrer museoa

Orfeo eta Euridize (gaztelaniaz: Orfeo y Eurídice) Antonio Canova eskultore italiarraren talde eskultorikoa da. 1775-1776 artean egina, egun Veneziako Correr museoan dago, bertako Dantza-aretoan. Artistaren lehen lanetako garrantzitsuena da. Taldea Falier familia veneziarraren landetxeko lorategiko sarrera apaintzeko zen.[1] Lanak hasierako ospea eman zion artistari, 1776ko Igokundearen jaian egindako erakusketaren ondorioz.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multzoan bi eskultura independente daude, gizona, Orfeo, eta emakumea, Euridize. Vicenzako harri zuriz egina dago eta 2,04 zem.ko garaiera dute. Biek une tragikoaren irudia erakusten dute.

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskulturak Orfeoren mitoan inspiratuta daude, Ovidioren Metamorfosiak liburuan eta Virgilioren Georgikak lanean jasota. Eskulturen oinarrian, inskripzio batek bi poeta latindarren bertso batzuk erakusten ditu. Eskulturek Orfeok, Hadesetik azalera itzuliz, bere emazte Euridizeren itzalak benetan jarraitzen dion ikusteko buelta ematen dion une tragikoa erakusten dute. Une horretan, etsipenez, Euridize azkenekoz ikusten du Orfeok; emakumea, atsekabe eta gaitzespenez, ilunpetan desagertzen hasten da, Hadesera itzultzera beharturik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]