Parto-armeniar Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Parto-armeniar Gerra
XIX. mendeko irudikapen anakronikoa: Tigranes lau erregeen artean
Datak.a. 87-k.a. 85[1]
LekuaMesopotamiako iparraldea
EmaitzaArmeniarren garaipena
Gudulariak
Armeniako Erresuma Partiar Inperioa
Buruzagiak
Tigranes Handia Mitridates III.a

Parto-armeniar Gerra (k.a. 87-k.a 85) Tigranes Handiaren armadek partiarren eskuetan Mesopotamiako iparraldean eta Osroene eta Atropatene erresumetan garaile atera ziren kanpaina izan zen. Garaipen honen ondorioz, hauek Tigranesi leialtasuna eta laguntza zin egin zioten[1] eta gobernari eta errege asko, Tigranes, bere aberastasun eta botereagatik, erregeen errege deitzen hasi ziren.[1]

Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artavasdes I.aren porrotaren ondoren, Tigranes printze gaztea, bahitu bezala bidali zuten Partiara. K. a. 95ean Mitridates II.ak Tigranes I.aren heriotzaren ondorioz armeniar tronua hutsik geratu zenean Tigranes askatu zuen. Tigranesek, ordainetan, Partiari lurraldea laga behar izan zion.

Tigranesek tronua Mitridates II.ari zor zion eta, aldi berean, Partiako indar militarrak partiar eraginetik libratzeko armeniar saiakera oro eragozten zuen, eta, beraz, urte hauetan zehar, Tigranes bigarren mailan mantendu zen Partiar Inperioarekin zituen harremanei dagokienez. K.a. 91n Mitridates II.a Partiakoa hil zenean, Tigranesek bere ondorengoekin aliantza mantendu zuen, Arzajate bere alaba Gotarzes I.a erregearekin ezkontzera ere iritsiz. K. a. 93an, Tigranesek bere suhiari Sanatruzes usurpatzailearen aurkako borrokan lagundu zion.

Hala ere, Gotarzes I.a k.a. 87an hil zenean, Mitridates II.aren balizko seme batek- Mitridates III.ak- Gotarzes eta Arzajateren semea zen Orodes I.ari zegokion tronua usurpatu zuen eta Tigranesek egoera aprobetxatu zuen Partia erasotzeko.

Armenia, tronurako oinordekotzaren aurkako borrokek eragindako ahulezia aprobetxatuz, gerra honen garailea izan zen. Osroene eta Atropatene erresumek Tigranes Handiari leialtasuna eta laguntza zin zioten. Tigranesek, lehen partiar agintariarena zen erregeen errege titulua hartu zuen eta bere bizitzaren amaierara arte erabili zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Armenian Highland (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Armenia
Artikulu hau Armeniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.