Armeniako Erresuma (Antzinaroa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Armeniako Erresuma
Մեծ Հայք
Metz Hayk

K. a. 331 – 428
Monarkia
Artaxiad.svg
Ereserkia
Maps of the Armenian Empire of Tigranes.gif
Hiriburua Yervandashat: k. a. 201-k. a. 185
Artashat: k. a. 185-k. a. 77 eta 60-120
Tigranakert: k. a. 77-k. a. 69
Vagharshapat: 120-330
Dvin: 336-428
Hizkuntza(k) Armeniera
Erlijioa Paganismo
Greziar jainkoak (k. a. III. mendea-301)
Kristautasuna (301etik aurrera)
Eremua 350000
Biztanleria 3000000
Dirua Taghand
Aurrekoa
Flag of None.svg Armeniako satraperria
Ondorengoak
Bizantziar Armenia Flag of Palaeologus Dynasty.svg
Pertsiar Armenia Marzbanate.svg
Artikulu hau Antzinaroko Erresumari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Armeniako Erresuma».

Antzinako Armeniako Erresuma K. a. 331 eta 428 AD artean iraun zuen monarkia burujabea izan zen. Erresumaren une gorenak Tigranes II.ak eta bere semea zen Artavasdesk aro helenistikoan sartu eta Armeniar Inperioa ezarri zutenean. Akemenestar Inperioa erori zenean, Armeniako satraperriak 120 klanetan banatuta zegoen, bakoitzak bere nakharar edo jauna zuena. Artaxias I.ak klanak bildu eta Artaxidar leinua sortu zuen. Hori zela eta, erresumaren lehendabiziko garaiak Artaxidar Armenia (armenieraz: Արտաշեսյանների Թագավորություն Artashesianneri Tagavorutyun) izena du.

Tigranes II.aren erreinaldian (k. a. 95-55 inguru) inperioa Mediterraneotik Kuraraino hedatzen zen. 12. urtean erromatarrek artaxidarrak bota eta gerra zibila hasi zen. Bi erromatarren aldeko erregek (Tigranes V.a eta Tigranes VI.a) boterea izateko borrokatu zuten. 54. urtean, Arsazidar leinuak garaitu eta garai hauek Arsazidar Armenia (armenieraz: Արշակունիների Թագավորություն Arshakunineri Tagavorutyun) izena zuten. 387an, Armeniak bitan zatitu zuten: mendebaldeko Bizantziar Armenia eta ekialdeko Pertsiar Armenia. Arsazidarrek Pertsiar Armenia 428ra arte mantendu zuten.

Egun armeniar nazionalistek Armenia Handiaz aritzean normalean Arsazidar Armeniako mugez ari dira.


Historia
Armenia
Artikulu hau Armeniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.