Passamaquoddy
Wikipedia(e)tik
Passamaquoddy Ipar Amerikako herri indiarra da (passamaquoddyeraz, Peskotomuhkati edo Pestomuhkati), algonkin familiako hizkuntza batean mintzo dena. Europarrak iritsi zirenean, egun Maineren (Estatu Batuetako estatua) eta New Brunswicken (Kanadako probintzia) mugaldean kokaturik zeuden. Ehizatik eta arrantzatik bizi ziren, eta, kolonoen presioaren ondorioz, haien lurraldea txikiagotuz joan zen. Gaur egun, passamaquoddy indiarrak Maine estatuko bi erreserbatan bizi dira; guztira, 2.500 pertsona inguru dira. Kanadan ere bizi dira batzuk, baina gutxiago.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.