Patrizio Irlandakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Patrizio
San Patrizio
Datu pertsonalak
Izen osoa Maewyin Succat
Jaio 377-385 urteen artean
Banna Venta Berniae (Britania)
Hil 461-464 urteen artean
Down hiria (Irlanda)

San Patrizio edo Patrizio Irlandakoa (latinez Patricius eta irlanderaz Padraig, jaiotzako izenaz Maewyn Succat) kristau misiolaria izan zen V. mendean eta Irlandako patroi santua izateagatik da ezagun. Santa Brigida eta San Kolunbarekin batera, Britaniako predikari eta erlijiosoa izan zen eta, ohituraz, Irlandako uhartean kristau erlijioaren sartzailetzat hartzen da.

Maewyin Succat, etorkizunean Patrizio izen kristaua hartu zuenak, Calphurnius-en eta Conchessa-ren (britaniar-erromatar izenak) semea zen. Apostolu eta Irlandako zaindari edo patroi santu izateagatik gurtua da. San Patrizio Eguna martxoaren 17an da, haren heriotzaren egunean, eta mundu osoko irlandarrek ospatzen dute.

Ibilbidea

Uste zabalduen arabera, uhartearen hurrengo tokietan ibili izan zen santua:

  • Down konderria: Saul edo Sabhall Phádraig eta Downpatrick edo Dún Pádraig

Hirusta

Elezaharraren arabera, San Patriziok hirusta (hiru hostoko landarea) erabiltzen zuen Hirutasun Santuaren dotrina azaltzeko, Jaungoikoaren hiru pertsonen irakaspena alegia: Aita, Semea eta Izpiritu Santua. Istorio hau lehenengo aldiz azaldu zen 1726ko idazki batean, baina zaharragoa izan daiteke. Hala ere, ez dago ebidentziarik osagai hau mundu paganoan existitzen zanik. Edozein modutan, hirusta da San Patrizio Egunaren sinboloa da.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patrizio Irlandakoa Aldatu lotura Wikidatan