Downpatrick

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Downpatrick
Dounpatrick
Dún Pádraig

Downpatrick
Estatua Ipar IrlandaIpar Irlanda
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
Ipar IrlandaIpar Irlanda
Flag of Ulster.svg Ulster
Flag of county Down.svg Downeko konderria
Herritarra Downpatricktar
Koordenatuak

54°19′N 5°42′W / 54.317°N 5.700°W / 54.317; -5.700Koordenatuak: 54°19′N 5°42′W / 54.317°N 5.700°W / 54.317; -5.700

Downpatrick non dagoen adierazten duen Ipar Irlanda-ko/-go/-eko mapa
Downpatrick
Posta kodea BT30
Biztanleria 10,316 bizt. (2001)
www.visitdownpatrick.com/

Downpatrick (eskozieraz:Dounpatrick, irlanderaz: Dún Pádraig) Ipar Irlandako Downeko konderrian kokatzen den udalerria da, Belfast hiriburutik 33 kilometro hegoalderuntz dagoelarik. Down konderriko hiriburua da eta San Patrizio santuarekin lotura estua duen historia oparo eta zabala du. 2001eko erroldaren arabera udalerri honek 10.316 biztanle zituen. Downpatrick udalerria Down konderriko Kontseiluaren egoitza da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko Dún Pádraig izenak "Patricken gotorlekua" esan nahi du. Izen hau du San Patrizio bertan hobiratu zutelako 461 urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glaziazio garaian sorturiko drumlin artean dago. Drumlin hauek izotzaren azpian gelditu ziren muino borobilduak dira. Hriaren ipar-ekialdean dagoen zingira eremua itsas maila baino 1'3 metro beherago dago eta hau da Irlanda uharteko punturik baxuena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ballynoeko harrespila

Brontze Aroko bi etxe borobil aurkitu dira eta Neolito garaiko aztarnak ere badaude.

Irlandako hiri zaharrenetakoa da, Klaudio Ptolomeok 130 urtean jadanik aipatu baitzuen Dunum izenarekin. Bertakoa zen Dál Fiatach dinastia Ulsterko errege bihurtu zenean erresumaren egoitza Downpatricken ezarri zen eta bertatik agindu zuten erregeek mendeetan zehar.

Gotorlekua bazuen ere, hiri irekia zen Downpatrick eta John de Courcy anglo-normadiarrak ez zuen arazo handirik izan hiriaz jabetzeko. Ulsterreko erregea zen Rory MacDonlevy kanporatua izan zen orduan. 1260an iralnadrrak herria berreskuratzen saiatu ziren Brian O'Neill buru zutela, baina galtzaile atera ziren eta Brian O'Neill bera guduan hil zen gainera. 1567an Shane O'Neill irlandarra jabetu zen hiriaz baina ingelesek berehala berreskuratu zuten.

XVIII mendean Edward Southwell I.ak eta II.ak hiriari garapen handia emanzioten, kaleak birdiseinatuz eta zolatuz, nasak eraikiz eta georgiar estiloko etxe ederrak altxatuz.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Downeko katedrala: XII mendeko katedrala 1245ean suntsitu zuen lurrikara batek. Ondoren egin ziren tenpluak ere sarritan suntsitu ziren borrokak zirela eta. Dorre zirkular batek 1790 arte iraun zuen, baina ordurako aztarnak baino ez ziren gelditzen. Gaur egun dakusagun katedral gotikoa 1818an eraiki zen eta dorrea 1826an gehitu zitzaion. Azpian hobiratua dago San Patrizio.
  • Ballynoeko harrespila: Downpatricketik lau kilometro hegoaldera dagoen Ballynoe herriko harrespila da.
  • Inch abatetxea: XII eta XIII mende arteko abatetxe zistertarraren aztarnak.
  • Quoile gaztelua: XVI mendeko dorretxearen aztarnak.

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 17an San Patrizio eguneko jaialdia izaten da, bere hilobirako erromesaldiarekin batera. Hainbat ekitaldi izaten dira, ezagunena karrozen desfilea da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Downpatrick Aldatu lotura Wikidatan