Triskel
Wikipedia(e)tik
Man Uharteko hiru-hankadun triskela.
Triskel ( grezieraz τρισκελής "hiru hanka"; bretainieraz "hiru hegal", "tri"=hiru eta "askell"=hegal) ) hiru giza-hanka dituen ikur zelta da.
Erabilera [aldatu]
Espiral formako triskelak eguzkia irudikatzen du, zenbait adituen ustez, baina hiru-hankadun triskelaren esanahia ezezaguna da.
Triskela Sizilia, Man uhartea, Bretainia eta Ingushetiako ikurra da, besteak beste.