Patroklo
Wikipedia(e)tik
Patroklo[1] (Grezieraz: Patrokles) Troiako gerrako heroia, Menezioren semea eta Akilesen laguna. Akilesek bere armak utzi zizkion Troiako gerran borrokatzeko; Patroklo Troiako harresietaraino iritsi zenean Hektorrek hil zuen eta Akilesen armak kendu zizkion. Laguna mendekatzeko Hektor hil zuen Akilesek; hilobia ere eraiki zion eta hileta ikusgarriak egin.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.