Paul Vidal de la Blache

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paul Vidal de la Blache

Paul Vidal de la Blache frantses geografoa izan zen (Pézenas, Hérault, 1845 - Tamaris, Var, 1918). 1891. urtean Annales de la géographie aldizkaria sortu zuen, eta aldizkariko zuzendari izan zen hil arte. 1898. urteaz geroztik Sorbonako Unibertsitateko Geografia saileko katedraduna izan zen.

Obra nagusiak: Tableau de la géographie de la France (1903ko Lavisseren Histoire de France obraren aintzin-solasa osatzen duena; Frantziako geografiaren koadroa), Principes de géographie humaine (1922, Giza geografiaren hastapenak). 1927-1948. urteetan, berak hautatutako geografo-talde batekin batera, Géographie universelle (Geografia unibertsala) idatzi zuen, Frantziako Geografia Eskolaren oinarrizko obra.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]