Paul Vieille

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kerik gabeko bolbora

Paul Marie Eugène Vieille (Paris, Frantzia, 1854ko irailaren 2a - Paris, Frantzia, 1934ko urtarrilaren 14a) frantses fisikaria izan zen.

Biografia

Kerik gabeko bolbora asmatu zuen, nitrozelulosa gai indartsu baina egonkortasun gutxikoa jaurtigaien bultzatzaile bihurtzeko ahaleginean. Zenbait gai disolbagarrirekin nahasi zuen nitrozelulosa, eta hala asmatu zuen B bolbora 1885ean. Hartatik sortu dira geroztik asmatu diren kerik gabeko bolbora eraginkor guztiak.

Bestalde, talka-uhinei buruzko garrantzi handiko ikerketak egin zituen, Marcellin Berthelot kimikariarekin batera.



Erreferentziak