Pedro Fernandes de Queirós

Wikipedia(e)tik
Pedro Fernández de Queirós» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pedro Fernandes de Queirós (Evora, Portugal, 1560 - Panama, Espainia Berriko Erregeorderria, 1615) itsasgizona eta esploratzailea izan zen. Espainiako koroaren zerbitzura aritu zen, eta Ozeano Barean zehar egindako bidaiengatik da ezaguna.

1595. urtean Alvaro de Mendañarekin Filipinetako uharteetara joan zen, Perutik abiatuta. Queirósek Itsaso Bareko kontinente ezezaguna (Terra Australis) aurkitu nahi zuen, eta horretarako laguntza eske joan zen Limara. Han, horretarako baimena eta laguntzak ukatu zizkioten, eta Espainiara joan zen eta gero Erromara (1600). Klemente VIII.a Aita Santuak lagunduta, 1605. urtean Peruko Callao portutik irten zen hiru itsasontzirekin. 1.000 legoa lurrik aurkitu gabe egin ondoren, Pomotu uharteetara iritsi zen. Kontinentea eta bertako aberastasunak aurkitzen ez zituenez, ontziaren norabidea aldatzea erabaki zuen. Zenbaiten ustez, norabide-aldaketa horrek desbideratu zuen, hain zuzen, Australiako bidetik. Azkenik, Espiritu Santo uhartera iritsi zen (Hebrida Berriak) eta Australia izena eman zion, bila zebilen kontinentea aurkitu zuelakoan. Kostaldea aztertzen ari zela, haizeak ontziak desbideratu zituen eta Queirósek, gaixotu ondoren, Acapulcora itzultzea erabaki zuen. 1606an iritsi zen, eta, hurrengo urtean, Espainiara itzuli zen. Gogor saiatu ondoren, Perutik beste espedizio bat egiteko baimena jaso zuen, baina Nueva Españara iritsi eta berehala hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]