Pedro Laín Entralgo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pedro Laín Entralgo espainiar sendagile eta idazlea izan zen (Urrea de Gaén, Teruel, 1908 - 2001). Medikuntzan doktore, medikuntzaren historiako katedradun eta errektore izan zen Madrilgo Unibertsitatean. Medikuntzako arazoak ez ezik, José Ortega y Gasset eta Xabier Zubiriren eraginpean antropologia filosofikoa ere landu zuen Laín Entralgok. Haren idazlan ugariren artean nabarmenak dira: Medicina e Historia (1941, Medikuntza eta Historia); Sobre la cultura española (1942, Espainiako kulturaz); Las generaciones en la historia (1945, Belaunaldiak historian zehar); España como problema (1949, Espainia arazo gisa); La espera y la esperanza (1957, Itxaronaldia eta itxaropena); Teoria y realidad del otro (1961, Besteari buruzko teoria eta errealitatea); La relación médico-enfermo, historia y teoría (1964, Medikuaren eta gaixoaren arteko harremanak. Historia eta teoria); Descargo de conciencia (1976, Kontzientzia garbiketa) autobiografikoa; Antropología de la esperanza (1984, Itxaropenaren antropologia) eta Cuerpo y alma (1991, Gorputz eta arima). Espainiako Medikuntza- eta Hizkuntza-akademietako kidea izan zen, eta azken horretako zuzendari izan zen 1982-1988 bitartean. Sari asko irabazi zituen, besteak beste, Komunikazio eta Humanitateetako Asturiasko Printzea saria 1989an.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laín entralgori buruzko bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gracia Guillén, Diego (2010). Voluntad de comprensión: la aventura intelectual de Pedro Laín Entralgo. Triacastela (Madril) / Instituto de Estudios Turolenses (Teruel). ISBN 978-84-95840-44-8.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]