Pello Huizi Petrikorena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pello Huizi Petrikorena
Bizitza
JaiotzaArano1942ko azaroaren 27a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaGaldakao2023ko martxoaren 30a (80 urte)
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, psikologoa eta monjea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Inguma: pello-huizi-petrikorena

Pello Huizi Petrikorena, OFM (Arano, 1942ko azaroaren 27a - Galdakao, 2023ko martxoaren 30a), fraide frantziskotar eta apaiz katolikoa izan zen.

Psikologia ikasketak egin ostean, diziplina horretako irakasle aritu zen Arantzazuko seminarioan, lehenik, eta Euskal Herriko Unibertsitatean, ondoren. Bere doktorego tesia 1994an osatu zuen, "Efectos de la personalidad y del contenido en el razonamiento silogístico" izenburupean[1].

Halaber, urte askotan zehar Jakin aldizkarian eta UZEIko lanetan parte hartu zuen.

Arantzazuko santutegiko fraide frantzikotarrek urtero argitaratzen duten egutegian, "tako" delakoan, asko lagundutakoa zen. Horregatik, egutegi horrexen 2024 alean omenaldia egin zitzaion, martxoaren 27ari zegokion txatalean bere bizitzari buruzko argibide labur batzuk eskainiz.

Galdakaoko ospitalean hil zen 2023ko martxoaren 30ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]