Jakin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aldizkaria Jakin
Sortze urtea 1956
Mota Pentsamendua eta kultura
Saltzen den lurraldea Euskal Herria
Editatzen den hiria Donostia
Hizkuntza Euskara
Maiztasuna Hilabetero
Argitaratzea Hilaren 1ean
Argitaletxea Jakinkizunak S.L.
Inprimategia -
Ekoizpena -
Zuzendaria Joan Mari Torrealdai
Kontakturako bidea

Jakin Euskal Herriko kultura-taldea, aldizkaria eta argitaletxea da. Aldizkaria, euskaraz kaleratzen direnen artean beteranoetarikoa da. "Kultura eta pentsamendua" jorratzen ditu.

Arantzazun (Oñati) sortu zuten, frankismo betean.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Aldizkaria kaleratu baino lehen, Arantzazuko frantziskotarren inguruan bildutako kultura taldea zen Jakin. 1956an sortu zen, eta urte hartan hasi zen Teologiaren Yardunak izeneko aldizkaria kaleratzen. Han idatzi zuten, besteak beste, Orixek, Zaitegik, Gazteluk, Txillardegik eta A. Irigoienek.

Bederatzigarren zenbakitik aurrera Kepa Enbeita eta Joseba Intxausti izan ziren aldizkariaren zuzendari. Taldea urtero biltzen zen, elizaren babespean. Hasieran teologia eta filosofia gaiak erabili bazituzten ere, hizkuntzarekiko eta gizartearekiko ardurak nagusitzen hasi ziren gero.

Administrazio eragozpenak zirela eta, 1961ean kaleratzeari utzi zioten hiru bat urtez, baina bitarte horretan taldekideek beren lanak Egan aldizkarira bidali zituzten.

Joan Mari Torrealdai 2008an.

1967an aldizkariak talde laneko zuzendaritza laikoa osatu zen (R. Arregi, K. Santamaria, A. Lekuona, I. Sarasola, J. A. Arana). Garaiko gaiak erabili ziren orduan, sozialismoa, burujabetza, erlijiozko krisia, euskararen eguneratzea, hirugarren mundua, etab.

1968an Joan Mari Torrealdaik hartu zuen zuzendaritza, Donostian hartu zuen egoitza eta aldizkariaren tankera aldatu zuen, Esprit Frantziako aldizkariaren itxura hartuta.

Hurrengo urtean gobernuak debekatu zuen. Handik hara eta 1977 arte Jakin argitaletxe bihurtu zen (Jakin Sorta); Torrealdai, Intxausti eta Agirrebalzategi izan ziren zuzendariak urte haietan. 1977an berriz ere kaleratzen hasi zen L. A. Bilbaoren eta J.M. Torrealdairen zuzendaritzapean.

Torrealdai da gaur egun ere aldizkariaren zuzendaria, eta era guztietako kultura gaiak ukitzen ditu.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak