Pentsaeraren Polizia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pentsaeraren Polizia
Datuak
Motafictional government body (en) Itzuli eta fictional intelligence agency (en) Itzuli

Pentsaeraren Polizia (jatorrizko izena ingelesez: Thought Police; neohizkeraz: Thinkpol) George Orwellen 1984 eleberrian agertzen den fikziozko polizia-erakunde bati buruzkoa da. Sobietar Batasuneko Iosif Stalinen garaiko NKVD delakoan inspiratuta dagoela jotzen dute.[1]

Erakunde orwelliarraren ezaugarria da "herritarrak" atxilotzea, Alderdiaren kontsignen kalterako diren gauzetan "pentsatzen" dutelako. Pentsamendu-krimena ("krimental" edo "pentsakrimen"), logikoa denez, alderdiak zigortutako krimen guztien artean larriena da. Pentsaeraren Poliziak telebisten antzeko telepantailak erabiltzen ditu, mikrofono integratu batez hornituak. Makina horiei esker, Pentsaeraren Polizia-agenteek telepantailatik gertu dauden pertsonen arteko elkarrizketak entzun eta grabatu ditzakete.

Alderdiak herritarrak (batez ere sexu-bizitza aktibo etengabea zutenak edo Alderdi barruan karguak dituztenak, mailaz maila zenbat eta gorago igo, orduan eta kontrol handiagoa zutenak) beren etxeetan eta bulegoetan telepantailak edukitzera behartzen ditu, gizabanakoaren bizitzan pribatutasun-arrasto oro ezabatzera. Telepantailez gain, mikrofonoak masiboki erabiltzen zituzten kaleetan, baita zelaian ere. "Gaizki pentsatzeagatiko" zigorra bahitua eta torturatua izatea da, pentsamendu-krimenak aitortzeko, eta, azken buruan, subjektuak aurre egiten bazion, 101 gelara eramaten dituzte.

'Proleak (proletargoa izendatzeko erabiltzen den terminoa) ia libre zeuden Pentsamenduaren Poliziak egiten zuen kontroletik. Delinkuentzia ohikoa eta oso hedatua zen prolen artean, baina horrek guztiak Alderdiari eragiten ez zionez, zilegia zen: Poliziaren kontrola telepantaila gutxi batzuetara mugatzen zen, eta bere inteligentzia garatzeagatik arriskutsuak izan zitezkeen elementuak ezabatzera. Eleberrian esaten denez, "Prolek askatasun intelektuala zuten, adimenik ez zutelako". Garrantzitsuena zen Anaia Nagusiaren grinak Alderdian irautea, honek bere buruarenganako konfiantza gal ez zezan eta boteretik ken zezaten. 1984ko filmean, Pentsaeraren Poliziako kideak beltzez, kasko modelo britainiarrez, borraz eta gerriko beltzez janzten dira, Alderdiaren intsigniak lepoan dituztela, Armadako infanteriaren antzera, baina motxilarik gabe, fusil bat eta gerriko bat sorbaldetan lotuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Background information for George Orwell's Nineteen Eighty-Four The world described in Nineteen Eighty-Four parallels the Stalinist Soviet Union and Hitler's Nazi Germany[...]Thought Police, a reference to the Gestapo or NKVD

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.