1984 (eleberria)

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau eleberriari buruzkoa da, urteari buruzko artikulua ikusteko: 1984
"1984"-ko fikziozko mundua

1984 George Orwellek 1948an idatzitako fikzio-politika eleberri distopikoa da. Bertan, nonahi dagoen estatuak alderdi totalitarioko kideak lege eta arauak betetzera behartzen ditu doktrinamendua, propaganda, beldurra eta zigorraren bidez. Izenburuaren data, idatzitako urtearen zifra (48) aldrebes jartzetik datorrela esan ohi da. Eleberriak Anaia Zaharra zelataria, 101. gela, pentsamenduaren polizia eta neohizkuntza (politikarien eta burokraten hizkuntza) bezalako kontzeptuak sortu zituen. Askok paralelotasunak aurkitzen dituzte gaur egungo gizartearen eta 1984ko munduaren artean, gizarte Orwelliar bezala ezaguna izaten hasi denean bizi garela iradokituz. Orwelliar terminoa portaera totalitario eta errepresiogileak dituen gizarte edota erakundeen sinonimo bihurtu da. Eleberria salmenta arrakasta handia izan zen eta XX. mendean eragin handiena izan duen liburuetako bat da.

XX. mendeko hasierako trilogia antiutopikoko lan gorenetzat jotzen da, Aldous Huxleyren Bai mundu berria eta Ray Bradburyren Fahrenheit 451ekin batera.

2007an Txalaparta argitaletxeak eman zuen argitara euskaraz lehendabizikoz, Oskar Aranaren itzulpena dela medio.

[aldatu] Zinemarako moldaketak

Orwellen eleberriaren bi moldaketa nagusi garatu ditu zinemagintzak:

[aldatu] Kanpo loturak

Wikiesanak
Wikiesanaken artikulu bat dago honi buruz:
1984 (eleberria)

Tresna pertsonalak