Peronismo
Peronismoa da Juan Domingo Perónek aginpidea eskuratu zuenean (1945) Argentinan ezarri zuen sistema politikoa eta Peronen inguruan eratu zen masa-mugimendua.
Oligarka lurjabeen eta inperialismoaren kontrako mugimendu gisa sortu zen, eta ideologia abertzale eta populista zuen. Peronismoak armadan eta, batez ere, sindikatu bakarrean bildutako langileen gremioak zituen oinarri. Langileen egoera hobetzea eta kapitalismotik zein komunismotik bereiz izango zen demokrazia soziala sortzea zuen helburu.
Indar handia lortu zuen, langileen laguntzari esker batez ere. Krisi ekonomikoarekin eta Perónek aginpidea galtzearekin batera peronismoak behera egin bazuen ere, gaur egun Argentinako lehen alderdia da. Peronismoaren alderdi politikoaren izena Partido Peronista izan zen, eta, gero, Perón hil ondoren, Partido Justicialista.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.