Inperialismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Politika
Botereak
Betearazlea | Legegilea | Judiziala
Gobernu motak
Monarkia | Errepublika | Anarkia
Erregimen eta sistemak
Parlamentarismoa | Presidentzialismoa | Demokrazia | Despotismoa | Diktadura (Junta militarra) | Absolutismoa | Autoritarismoa | Erregeordetza
Botere motak
Aristokrazia | Autokrazia | Burokrazia | Kaudillismoa | Kazikismoa | Kleptokrazia | Koronelismoa |Korporatibismoa | Korporokrazia | Demagogia | Meritokrazia | Minarkia | Oklokrazia | Oligarkia | Plutokrazia | Soziokrazia | Teknokrazia | Teokrazia | Nepotismoa | Fisioloxismoa
Estatu motak
Hiri-estatua | Kolonia | Konfederazioa | Federazioa | Inperioa | Printzerria | Protektoratua | Erresuma | Errepublika | Errepublika federala
Kontzeptuak
Aktibismoa | Biltzarra | Ustelkeria | Dotrina | Estatua | Gobernua | Hegemonia | Ideologia | Legegintzaldia | Askatasuna | Nazioa | Alderdia | Aberria | Legebiltzarra | Subiranotasuna | Tirania | Herrialdea
Prozesuak
Hauteskundeak | Estatu-kolpea | Iraultza | Manifestazioa | Independentzia | Plebiszitua | Erreferenduma | Gaitzespena | Errepresioa | Lobby-a
Banaketa administratiboa
Kantonamendua | Autonomia erkidegoa | Aldundia | Udala | Estatua | Probintzia | Departamendua | Eskualdea | Barrutia
Kargu eta postuak
Kantzelaria | Sailburua | Zinegotzia | Diputatua | Diktadorea | Alkatea | Enperadorea | Ministroa | Prefeta | Presidentea | Lehen ministroa | Erregea | Senataria
Diziplinak
Zientzia politikoa | Diplomazia | Filosofia politikoa | Historia politikoa | Metapolitika | Politika internazionala | Teoria politikoa | Geopolitika
Ideologiak
Ezker politikoa | Eskuin politikoa

Karlismoa | Komunismoa | Faxismoa | Liberalismoa | Populismoa | Sozialdemokrazia | Sozialismoa | Kristau demokrazia

Jokabideak
Klientelismoa | Chauvinismoa | Kolektibismoa | Kolonialismoa | Kontserbadorismoa | Elitismoa | Inperialismoa | Neo-inperialismoa | Interbentzionismoa | Isolazionismoa | Nazionalismoa | Aurkakotasuna | Bakezaletasuna | Erradikalismoa | Separatismoa | Tradizionalismoa | Alderdi-aniztasuna | Bipartidarismoa | Unipartidarismoa

Abstentzioa | Amnistia | Desobedientzia zibila | Disidentzia | Kultura-aniztasuna

Inperialismoa berezko lurraldearen edo eragin eremuaren hedapena da, beste herri batzuk menperatuz eta batasun bat sortzeko egiten denean. Menperatzea lurraldezkoa (kolonialismoa), kulturala edo-eta ekonomikoa izan daiteke.

Inperioko herrien arteko harremana asimetrikoa da, partaideek beraien ohitura nahiz usadioak alde batera uzten baitituzte, patroi amankomun bakarra bereganatuz.

Inperio britainiarra (arrosaz markaturik) 1897an

Inperialismoaren zergatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedapen inperialista fenomeno historiko oso konplexua izan zen eta horregatik hau sortarazitako egoerak edo faktoreak asko izan daitezke. Horregatik hurrengo ataletan hedapen honen arrazoi garrantzitsuenak azalduko dira talde ezberdinetan sailkatutak.

Zergati ekonomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Merkatu berrien bilaketa: Teorilari batzuen ustez, Charles a. Julien esate baterako, inperialismoaren arrazoi garrantzitsuenetarikoa hau zen. Teoria honen arabera 1873. urtean gertatu zen krisi ekonomikoaren ondorioz Europako potentziak haien soberakin produktuak saltzeko lekuen bila joan ziren eta honen ondorioz hasi zen zabalkuntza inperialista.
  • Kapitalen inbertsioa: Hau baita izan zen arrazoi ekonomiko garrantzitsua. Burgesia industrialak haien produkzioen errentagarritasuna handitzeko kapitalak Europatik kanpo inbertitzea erabaki zuen. Metodo hau oso eraginkorra zen; alde batetik langileen soldatetan eta industrien egoeratan asko aurrezten baitzuten, kolonietan ez baitzeuden langileen edo segurtasunaren aldeko legeak; eta beste alde batetik Europan gertatu litekeen krisiek ez baitzuten hainbat eraginik. Inbertsio hauek kualifikazio handirik behar ez zuten industrietan egiten zen, meatzarita edo plantazioetan adibidez. Horrez gainera inbertsio hauek mailegu kontratu moduan egiten ziren, eta ondorioz koloniak kapital inbertsio horretatik atera zitezken irabaziak potentziari produktuak erosten gastatu behar zituen. Honekin lortu zena koloniek potentzienganako dependentzia gero eta handiagoa izatea izan zen.
  • Lehengaien eskurapena: Hasiera batean ez zen oso garrantzitsua izan, baina egia esanda gero eta garrantzitsuagoa bihurtu zen zeren, Europan ez zeuden lehengai nahikorik bertako industria “elikatzeko”.

Zergati demografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria batzuen arabera Industria Iraultzaren ondorioz Europan gertatu zen eztanda demografikoa ere zabalpen inperialisaren arrazoietako bat izan zen. Hazkunde honen eraginez langabezia tasa eta populazioak lurran egiten zuen presioa gero eta handiagoa zen, hauek elikatzeko elikagai gehiago eta lan egiteko postu gehiago behar baitzituzten. Horregatik gertatu zen europarren emigrazio masiboa, lur berrietan aberaztasunak eta bizi baldintza hobeak lortzeko modu bat ikusten zutelako. Modu honetan 1850tik 1914ra Europako populazioa bikoiztu zen arren 40 milioi pertsona kanpora abiatu ziren bizitza berri baten bila.

Beste zergati batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuen armadaren munduko mapa, non armada horren mundu mailako antolaketa ikusten baita. AEBetako armadak baseak eta soldaduak mundu guztitik banatuak ditu.

Zergarti hauen artean ideologiarekin erlazionatutakoak nabarmentzen dira. Alde batetik, lurren kolonizazioaren bidez potentziek haien handitasuna eta hegemonia erakutsi nahi zuten. Askotan hau erakusteko nahia Europan izandako galerak edo porrotak konpensatzeko era bat baino ez zen (Frantziaren kasun bezala, Prusiaren kontrako gerran galtzaile atera zena). Honez gainera gizartearen zati bat munduko indigenak “zibilizatzeko” beharra sentitu zuten, arraza zuriaren nagusitasunak beste “basatiak” gizarteratzeko behar morala zeukan-eta. Talde hauen barruan eliza luteranoa nagusitu zen, indigenen ebangelizaziora abiatu zena. Eliza katolikoak ez zen ebangelizazioaren guztiz aldekoa Amerikan edukitako esperientzia txarragatik, baina azkenean luteranoen bidea jarraitu zuen, beste porrot handi bat lortuz. Beste ideologia batek Charles Darwinen eboluzioaren teorian oinarrituta, arraza zuriaren eskubide osoa ikusi zuen nahi zuen beste hazteko, horrek beste kultura edo lurraldeen suntsiketa bazekarren ere.

Azkenik, beste arrazoi bat aipatu behar da, pisu handikoa izan ez bazen ere. Batzuen ustez lur berrien kolonizazioa ejerzitoa lanpetuta eukitzeko mudu bat izan zen baita ere. Modu honetan Europan gatazka edo altxamendu militarrak egotea ekiditzen zen eta gudarosteak haien teknikak eta teknologia berriak frogatzeko lekuak zituzten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inperialismo Aldatu lotura Wikidatan