Peter Schidlof

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peter Schidlof

Bizitza
JaiotzaGöllersdorf (en) Itzuli1922ko uztailaren 9a
Herrialdea Austria
HeriotzaCumbria1987ko abuztuaren 15a (65 urte)
Hobiratze lekuaGolders Greeneko Erraustegia
Hezkuntza
HeziketaBlundell's School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Jasotako sariak
Musika instrumentuabiola

Musicbrainz: 5bef88eb-fdc7-4479-88d7-e60060d06d93 Discogs: 874942 Allmusic: mn0002195354 Find a Grave: 8879156 Edit the value on Wikidata

Peter Schidlof (Jaiotza-izena: Hans Schidlof ; Viena, 1922ko uztailaren 9a - 1987ko abuztuaren 16a) austriar musikagilea izan zen.

Lehenengo biolin-eskolak errementari batek eman zizkion. Ondoren gurasoek, juduak izan arren, kristau eskola batera bidali zuten. 1938an Ingalaterrara ihes egin behar izan zuen, ordea, bere arrebarekin. St. Felix eskolan sartu zen eta bertako irakasle batek diru-laguntza lortu zion Tivertoneko Blundell eskolan ikasteko.

Gerra hasi zenean, barnetegi batean sartu zen, atzerritar iheslari guztiak bezalaxe. Schidlofen bizitza oso gogorra izan zen: egunez dentista izateko ikasten zuen eta musika gauez jotzen zuen.

Gerra amaitu zenean, musikagile profesional gisa lanean hastea erabaki zuen. Arthur Honeggerren Duoa biolin eta biolontxelorako lanaren lehenengo entzunaldian, haren ordez aritzeko eskatu zion. Musikagile haiekin Quatuor Brainin izeneko taldea sortu zuen, eta 1947an jo zuen lehenengo aldiz. Gero izena aldatu zuten, Amadeus Quartet. Berehala Ingalaterrako laukoterik onenetakoa bihurtu zen. Mundu osoan eskaini zituzten emanaldiak. Schidlof eta Brainin bakarka ere aritu ziren, biek jo zuten eta grabatu zuten Mozarten biolin eta alturako Sinfonia kontzertantea. Berrogei urtean laukoteak etenaldi bat besterik ez zuen izan, 1960an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]