Philippe Decouflé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Philippe Decouflé

Bizitza
JaiotzaNeuilly-sur-Seine1961eko urriaren 22a (62 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaNational Center of Contemporary Dance (Angers, France) (en) Itzuli
Lycée Rodin (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, koreografoa, film-zuzendaria, dantzaria eta Mimoa
Jasotako sariak

cie-dca.com
IMDB: nm0213988 Allocine: 15703 Allmovie: p708528 IBDB: 502330
Facebook: philippe.decoufle Musicbrainz: 5b8854bb-f543-4b70-a662-8b7482407aab Discogs: 1561918 Edit the value on Wikidata

Philippe Decouflé (Paris, 1961eko urriaren 22a) frantziar koreografoa eta antzerki-zuzendaria da. 1992ko Albertvilleko Olinpiar Jokoetan egin zen ospetsu, haietarako antolatu zituen hasiera- eta amaiera-ekitaldiengatik.

Gaztetan, pailazo izan nahi zuen eta zirkuko eskolan aritu zen. Dantza ere ikasi zuen eta Angersko dantza garaikideko zentroan sartu zen; han, Alwin Nikolaisen ikuskizunetan parte hartu zuen. Régine Chopinot eta Karole Armitageren taldeetan dantza egin zuen, eta, ondoren, koreografian murgildu zen. Vague Café ikuskizunarekin Bagnoleteko Lehiaketako lehenengo saria lortu zuen 1983an. 1986an, berriz, Codex egin zuen. Bi film labur ere egin zituen garai horretan: La Voix des légumes (1983), Le Petit Bal (1993). 1990ean, Triton ikuskizuna erakutsi zuen Avignongo jaialdian. Frantziako Iraultzaren Bigarren Mendeurrenaren ospakizunetan, La Danse des sabots zuzendu zuen. 1995ean, Decodex ikuskizuna prestatu zuen Philippe Guillotel jostunarekin batera. 2006an, L'Autre Défilé izeneko moda-desfile bat prestatu zuen La Villette parkean, non Comédie Françaiseko eta Parisko Operako jantziak erakutsi baitzituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philippe Decouflé Aldatu lotura Wikidatan