Pier Luigi Nervi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Montrealgo burtsaren dorrea (1964)

Pier Luigi Nervi (Sondrio, 1891ko ekainaren 21a - Erroma, 1979ko urtarrilaren 9a), italiar ingeniari eta arkitektoa izan zen. Irakaslea izan zen Erromako Unibertsitateko Arkitektura Fakultatean. Funtzionalismoa defenditu zuen, eraikuntza ahalik eta lasterrena, merkeena eta egokiena egiteko xedez. Hormigoi armatuaren teknika maisutasun handiz landu zuen: hormigoiaren erresistentzia aztertu zuen, eta hormigoi-mota berri bat eta enkofratzeko molde berriak asmatu zituen. Industria-eraikinak eta jende askok erabili ahal izateko eraikinak egin zituen batez ere. Lan nagusiak: Florentziako estadioa (1929-1931); Orvietoko, Orbetelloko eta Torre del Lagoko aireportuetako hangarrak (1936-1941); Palermoko, Gaetako eta Trapaniko petrolio-biltegiak; Turingo erakusketa jauregia (1948-1950); Rio de Janeiroko Maracanã estadioa (1949-1950); Turingo Fiat fabrika (1949-1950); UNESCOk Parisen duen egoitza (1953-1957); Erromako Flaminio estadioa; Milango Pirelli etxe orratza (1961); Luigi Morettirekin batera, Montrealgo burtsaren dorrea.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pier Luigi Nervi Aldatu lotura Wikidatan