Sondrio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sondrio

Sondrio
bandera

armarria

Estatua ItaliaItalia
Probintzia Sondrio
Koordenatuak

46°10′N 9°52′E / 46.167°N 9.867°E / 46.167; 9.867Koordenatuak: 46°10′N 9°52′E / 46.167°N 9.867°E / 46.167; 9.867

Sondrio non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Sondrio
Eremua 20 km²
Garaiera 286-360 m
Posta kodea 23100
Biztanleria 21,790 bizt. (2004)
Dentsitatea 1,09 bizt./km²
Telefono aurrizkia 0342
http://www.comune.sondrio.it/site/home.html/

Sondrio Italiako hiri bat da, Sondrioko probintziako hiriburua (Sondrioko probintzia Lombardiako hamaika probintzietariko bat, biztanle gutxien dituena, hain zuzen ere).

Sondrio hiriburuak 2004. urtean 21.642 biztanle zituen, 1.071 biztanle km²-ko dentsitatearekin. Azaleraz 20 km² da Sondrio hiria, eta Lombardiako iparraldean dago, Valtellinako eskualdearen erdialdean. Sondrioko erdigunea Garibaldi Plazan dago; hurbil dago Valtellinako Arte eta Historiako Museo bihurtuta dagoen Sassi Jauregia.

Sondrioko probintziak, bestalde, 3.212 km²-ko azalera dauka; 2001. urtean 176.856 biztanle zeuden. Probintziak 78 udalerri ditu; biztanlez, Sondrio hiriburua da handiena, eta Pedesina udalerria da txikiena, 34 biztanlekoa.

Lurraldean mahastiak daude; Sassellakoak eta Grumellokoak dira ospetsuenak. Izan ere, baliabide eta jarduera nagusiak ardoaren ekoizpena eta turismoa dira.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sondrio hiriburuak udalerri hauek ditu mugan: Albosaggia, Caiolo, Castione Andevenno, Faedo Valtellino, Montagna in Valtellina, Spriana, Torre di Santa Maria.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Sondrio

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]