Pierre Gassendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Gassendi, Louis-Édouard Rioulten margolana

Pierre Gassendi' (jaiotza-izena: Pierre Gassend) (Champtercier, 1592ko urtarrilaren 22a - Paris, 1655eko urriaren 24a) frantses filosofoa izan zen. Digneko eskolan eta Aixeko unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1645ean Collège Royal de Franceko matematika irakasle izendatu zuten. Kopernikoren eta Galileoren jarraitzaile izan zen; berak ere astronomia- eta fisika-alorretan ikerketak egin zituen. Materialismo atomista eta Epikuroren morala eta sentsualismoa hobetsi zituen (De vita et moribus Epicuri, 1647; Syntagma philosophiae Epicuri, 1649).


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Gassendi Aldatu lotura Wikidatan